Mugikortasun pertsonaleko ibilgailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monoziklo elektrikoak Parisen Autorik gabeko egunean 2015ean

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak edo ibilgailu pertsonalak banakakoen mikromugikortasunerako prestatutako ibilgailu motordunak dira, gehien bat XXI. mendean garatuak eta 25 kilometro orduko abiadura gainditzen ez dutenak.

Ibilgailu talde horretan sartzen dira, normalean, patinete elektrikoak, monoziklo elektrikoak, skateboard elektrikoak eta segwayak. Bizikleta elektrikoak ez dira ibilgailu pertsonaltzat hartzen, propultsio elektrikoaz gain erabiltzailearen pedalkadak behar baititu mugitzeko.