Segway

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nagoya-ko museoan kalerako Segway bat erakusgai

Segway Human Transporter (Segway HT, giza garraiagailua) garraio arineko ibilgailu giroskopiko eta elektrikoa da, bi gurpilez hornitua, eta ordenagailuz kontrolaturiko kulunkada izatean du bere berezitasuna. Dean Kamen izan zen asmatzailea, egun Segway INC. konpainiak (egoitza Bedford-en, New Hampshire) ekoizten du eta 2001eko abenduan aurkeztu zen. Segway da lehendabiziko ibilgailua bere kabuz kulunkadari eusteko gaitasuna duena. Bere oinarrian kokatzen diren motorrei eta barneratuta daukan ordenagailu bati esker Segway-a zutunik mantentzen denbora guztian. Erabiltzaileak mugitzeko bere gorpua inklinatzen du (aurrera edo atzera) nahi duena norantza hartzeko. Biraketa mekanikoki egiten da aginte manualari esker. Motorea elektrikoa da, ixila eta ez kutsakorra beraz, eta 20 km/h abiadura hartzera heldu daitezke (15 km/h P-seriekoak).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Segway Aldatu lotura Wikidatan

Segway ibilbide gidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]