Mukulu biribileko eskultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mukulu biribila» orritik birbideratua)
Giambologna, Sabinen Bahiketa, 1574-82. Florenzia. Loggia dei Lanzi

Mukulu biribila[1] eskulturaren forma bat da, bestea erliebea izanda. Eskultura bat mukulu biribileko izateko alde guztietatik (goitik, aurretik, atzetik...) landuta egon behar da (baina baliteke denek kalitate berarekin landuak egon ez izana; lana gozatzeko ikuspuntuak infinituak dira); hala ere, lan oso osorik ulertzeko ikuspuntua aldatzeko behar beharrezkoa da (nahiz eta ikuspuntu batek edo gutxi batzuek lehentasunezkoa izan). Azkenik, mukulu biribilezko eskultura irudikapen bat denean altueraren, zabaleraren eta ereduaren sakonera mantentzen dira.

Ikuspuntuen lehentasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mukulu biribileko edozein objektua ulertzeko tenorean, ikuspuntu guztiek lehentasun bera izan dezakete, isotropia, edo soilik ikuspuntu nagusi batek edo gutxi batzuek lehentasun hori izan dezakete, anisotropia.

Hormarekiko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mukulu-erdia da arkitekturari lotutako eskulturak lantzeko modua, elementu arkitektonikoei atxikita, hala nola arkiboltei, kapitelei edo frisoei. Irudiak, antropomorfikoak izan (giza formakoak) edo ez izan) haien atzealdea bistatik kentzeko moduan lantzen dira, euskarri duen elementuaren barruan sartuta geratzen direlako.

Fidias. Lapita zentauro baten kontra borrokatzen. Hego Metopa 31, Partenon, K.a. 447–433
Mukulu biribileko figura bat horma bati atzikitua edo exentua


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Triadó, Joan-Ramon. (2016). Artearen historia. (1. ed. argitaraldia) Vicens Vives ISBN 978-84-682-3852-4. PMC 1122981474. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]