Edukira joan

Mukulu biribileko eskultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giambologna, Sabinen Bahiketa, 1574-82. Florenzia. Loggia dei Lanzi

Mukulu biribila[1] eskulturaren forma bat da, bestea erliebea dela. Eskultura bat mukulu biribileko izateko, alde guztietatik (goitik, aurretik, atzetik...) landuta egon behar da (baina baliteke denak kalitate berarekin landuak egon ez izana; lana gozatzeko ikuspuntuak infinituak dira). Hala ere, lana oso-osorik ulertzeko, ikuspuntua aldatzea behar-beharrezkoa da (nahiz eta ikuspuntu bat edo gutxi batzuk lehentasunezkoak izan). Mukulu biribileko eskultura irudikapen bat denean, mantendu egiten dira altueraren, zabaleraren eta ereduaren sakonera.

Ikuspuntuen lehentasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mukulu biribileko edozein objektu ulertzeko tenorean, gerta daiteke ikuspuntu guztiek lehentasun bera izatea (isotropia), edo lehentasuna ikuspuntu nagusi bakar batek edo gutxi batzuek izatea (anisotropia).

Hormarekiko harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mukulu-erdia da arkitekturari lotutako eskulturak lantzeko modua, elementu arkitektonikoei atxikita, hala nola arkiboltei, kapitelei edo frisoei. Irudiak, antropomorfikoak (giza formakoak) izan nahiz ez izan, haien atzealdea bistatik kentzeko moduan lantzen dira, euskarri duten elementuaren barruan sartuta geratzen direlako.

Fidias. Lapita zentauro baten kontra borrokatzen. Hego Metopa 31, Partenon, K.a. 447–433
Mukulu biribileko figura bat horma bati atzikitua edo exentua


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Triadó, Joan-Ramon. (2016). Artearen historia. (1. ed. argitaraldia) Vicens Vives ISBN 978-84-682-3852-4. PMC 1122981474. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]