Giambologna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giambologna
Studio of Hans van Aachen Giambologna.jpg
Bizitza
Jaiotza Douai1529
Heriotza Florentzia1608ko abuztuaren  13a (78/79 urte)
Irakaslea(k) Jacques du Broeucq Itzuli
Ikaslea(k) Hans Mont Itzuli
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Lan nabarmenak Sabinen bahiketa (Giambologna)
Heracles and Nessus Itzuli
Saint Luke Itzuli
Mugimendua manierismoa

Giambologna, jaiotza-izenez Jean Boulogne (Douai, Flandria, gaur egun Frantzia, 1529 - Florentzia, gaur egun Italia, 1608ko abuztuaren 13a) flandriar jatorriko italiar eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anberesen ikasi ondoren, Erroman izan zen (1555-1557), eta Florentzian hartu zuen bizilekua, Frantzisko Mediciren babespean. Bolonian ere lan egin zuen Pio IV.arentzat ("Neptunoren iturria", 1563-1567).

Flandriako naturalismoa, eskultura helenistikoa eta Florentziako manierismoa dira bere lanen oinarriak, eta estilo oparo bat sortu zuen. Irudi biluzi ederrak egin zituen ("Petraiako Venus", 1567), eta formalismo dotorekoak ("Boboli jardinetako Venus", 1570). Mugimendua bilatu zuen bere irudietan ("Merkurio" , "Sabinen bahitzea"). Apainketa-lan bikainak egin zituen lorategietarako ("Apenino", Pratolino parkea), eta elizetan ere lan egin zuen ("San Antoninoren kapera", Florentziako San Marko, 1581-1589). "Kosme I.aren zaldizko estatua" delakoa (1587-1594) klasikoagoa da. Europako eskulturan, bereziki Versailleskoan, eragin handia izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giambologna Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.