Multimedia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Informatikan, multimedia baliabide bi edo gehiagoren eta ordenagailuaren aldi bereko integrazioa da. Etimologiari so eginez (latinez multus, -i, «ugari», medium, -a, «medioak, bitartekoak») «baliabide bi edo gehiago» esan nahi du. Multimediako osagaitzat hartzen dira testuak, audioa, irudiak, animazioak, bideoa eta eduki interaktiboak.

Multimedia elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimedia eduki moten konbinazioa da:

Testua
Audioa
Irudi finkoa
Animazioa
Bideoa
Elkarreragina

Multimediak hainbat elementu ditu:

  • Testua: Formatua kontuan izan gabe, mezua transmititzen duten karaktereak dira.
  • Audioa: Kasu honetan, soinuan oinarritzen da transmisioa. Informazioa kontzeptuala izan daiteke edo prozedimentala.
  • Irudia: Soinuaz aparte, hau da gizonak informazioa transmititzeko beti erabili izan duen modurik zaharrena. Multimedian, irudi finkoa komunikazio grafikorako gune batzuek osatzen dute, animaziorik gabeko marrazkiak edo argazkiak dauzkatenak.
  • Bideoa: Informazioa transmititzeko bitarteko ahaltsuenetarikoa da. Mezuak begietara bidaltzean datza.
  • Eduki interaktiboak: Loturak erabiliz informazio baliabideak konektatzea posible egiten duen sistema da.

Multimediaren helburua informazioa era erakargarri eta egoki batean eskaintzea da.

Multimedia edukiak bistaratzeko ordenagailuak eta gailu elektronikoak erabili ohi dira. Garai batez, multimedia aplikazioak CD eta DVD ROMetan bermatzen ziren, baina gaur egun Internet da eduki horiek jasotzeko gunea.

Multimedia kategorizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimedia kategoria linealean eta ez-linealean zabal daiteke. Linealaren kasuan, edukia inoiz ez da aldatzen, munduko pertsona guztiek eduki bera ikusiko dute; ez-linealaren kasuan, edukia alda daiteke.

Multimedia aurkezpenak zuzenekoak edo grabatutakoak izan daitezke. Grabatuen kasuan, interaktiboa izan daiteke nabigatzaileari esker. Zuzenekoen kasuan ere interaktiboa izan daiteke baina kasu honetan aurkezle edo interpretearekin elkarrekintza beharrezkoa da.

Terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimedia terminoa, Bob Goldstein abeslari eta artistak sortu zuen, 1966ko Southaumpton-eko jaialdin eman zuen “LightWork en L'Oursin” ikuskizunaren promozioa egiteko[1]. Goldsteinek zerbait entzuna bide zuen bi urte lehenago Dick Higgins-ek “intermedia” izenez deitu zuen arte sorreraz[2].

1966ko abuztuaren 10ean, Richar Albarinok mailegatuta hartu zuen terminologia informazio hau emanez: Bob Goldstein-ek sortua, diskoteketan “Lightworks” da musika bisualeko azkeneko multimedia. Bi urte geroago, 1968an, David Sawyer Iris Sawyer-en senarrak, Goldesteinen L'Oursin–en produktoretako batek, multimedia terminoa egokitu zuen politika lanak deskribatzeko.

Ordutik 40 urte pasatuta, hitzak esanahi desberdinak hartu ditu. 1970. urte bukaeran, audio baterako prestatutako diapositiba proiektore baten aurkezpenari buruzkoa zen. 1990. urtean, “Multimedia” hitzak, oraingo esanahia hartu zuen.

1993. urtean, “McGraw-Hill Multimedia”-ren lehengo edizioa: Tay Vaughan-ek esan zuen “mutlimedia” testuaren edozein konbinazio dela, arte grafikoa, soinua, animazioa eta ordenagailuz emandako bideoa. Proiektuaren ikusleari baimentzen zaionean zer eta noiz ikusi elementu hauek, multimedia interaktiboa da. Lotutako elementuen egitura bat izaten denean, erabiltzaileak honen barruan nabegatu ahal izan dezan, multimedia interaktiboa hipermedia bihurtzen da.

Erabilera komunean, multimedia gisa ulertzen dira formatu elektronikoko produktu konbinatuak: bideo komunikazioak, irudi finkoak, soinua eta interaktiboki sartu daitezkeen testuak. 1990ko hamarkadako “multimedia” izeneko ekipo batzuek, CD-ROM unitatea daukatenak, bideo, argazki eta audio datuen megabytes askoren entregatzea ahalbidetu zuen. Garai hartan, multimediak CD-ROM hezitzaileen handitzea ekarri zuen.

Hitzen erabilera eta testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio baliabideetatik esaten da erdiaren plurala dela “multimedia” terminoa, medio bakar baten burutazio asko erabiltzen dira azaltzeko, adibidez audio CD bilduma bat. Horregatik da garrantzitsua multimedia hitzaren terminoa soilik forma askoren medio eta testuinguruak azaltzeko.

Multimedia hitza zalantzazkoa da ere. Edukin estatikoak ( paperezko liburu bat) multimedia kontsideratu daitezke argazki eta testuingurua izaten baditu, baita interaktiboa izan daiteke erabiltzaileak liburuaren horriak atzera eta aurrera nahi dituen moduan pasatzen baditu. Liburuak ere kontsideratuak izan daitezke ez lineal bezala sarrera ez sekuentzial bat izanez gero. “Video” terminoak, ez bada erabiltzen soilik fotografía mugimenduan adierazteko, zalantzazkoa da multimedia terminologian. Bideoa erabiltzen da askotan artxiboaren formatoa ezagutzeko, entregatzeko formatoa, edota presentazio formatoan “tomak” erabili beharrean, hauek mugimenduan dagoen fotografía animaziotik desberdintzeko erabiltzen direnak. Informazio edukin asko ez dira kontsideratzen aurkezteko formarik modernoenak, adibidez audio eta video. Modu berean, informazio edukin forma indibidualek informazioa prosezatzeko método simpleekin (adibidez audio ez interaktiboa) askotan multimedia deituak dira, agian euskarri estatikoak medio aktiboetatik desberdintzeko. Bellas Artes-eko biribilean, adibidez, ModulArt de Leda Luss Luyken –ek 2 elementu garrantzizkoak ekartzen ditu musika konposaketarena eta artearen multimedia. Arte ezenikoak ere baita kontsideratuak izan daitezke multimedia bezala, kontutan izanda artista eta euskarriak asko direla bai edukinaren formak baita komunikabideak.

Erabilera/Aplikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimediak, bere erabilera hainbat sailetan aurkitzen du: artea, hezkuntza, aisialdia, medikuntza, matematika, iragarkiak, ingeniaritza, zientzia, salerosketa eta aplikazio espazialetan. Hauek dira horren adibide:

Industria sortzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria sortzaileak, multimedia erabiltzen du hainbat erabileretarako, arterako, bide komertzialerako, kazetaritzarako, media eta software zerbitzuetarako eta industriako edozein baliabideetarako. Diseinatzaileek beraien karrera guztian baliatzen dira multimedia kontuetarako.

Erabilera komertziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista komertzialek erabiltzen duten gailu elektroniko zahar eta berri oro da multimedia. Sekulako aurkezpenak erabiltzen dira hartzailearengana iritsi eta zirrara sortzeko. Enpresa arteko komunikazio, eta bulegoen arteko harremanetan, multimedia gisako, aurkezpen anitzak izaten dira aurkeztuak beraien artean produktu edo zerbitzuen aurkezpenak burutu eta aurkezteko. Multimedia garatzaile komertzialak, kontratatuak izan daitezke, gobernu zerbitzuak eta nahi ekonomikorik ez dituzten lanak diseinatzeko.

Aisialdi eta artea helburu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimedia, nagusiki erabili ohi da entretenimendu industriarako, gehienbat pelikula eta programetan efektu espezialak sortzeko (VFX, 3D animazioak etb.). Multimedia jolasak oso ezagunak dira denbora pasa gisa, software hauek, CD eran edo online aurkitu daitezke. Hainbat bideo-jokok multimedia ezaugarriak daramatzate. Multimedia interaktiboa deritzogu, erabiltzaileei ahalbidetzen diena aplikazio multimedia batzuen bitartez, soilik pasiboki jartzen ziren lekuetan, modu aktibo batean parte hartzeari.

Artean, multimedia artistikoa ere badago, non aukera ematen duten media aukera ezberdinen bitartez, ikustearekin interakzioan egoteko. Honen adibide da, Peter Greenaway , non berak zinema eta opera elkar fusionatzen ditu hainbat media digitaletan. Beste ikuspuntu bat izan daiteke, multimedia sorkuntzak arte ederretako antzokietan ematea, arte galerietan adibidez. Naiz eta multimedia material hau aldakorra izan daitekeen, hauen biziraupen aukera hain da indartsua gainontzeko komunikazio bideena bezala.Gainera, grabaketa materiala hain iraunkorra izan daiteke kopia perfektu batzuekin erreproduzitu daitezkeenak.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza arloan, ordenagailu bidezko ikastaroak emateko (TCC moduan ezagutzen dena) eta entziklopedia kontsultak egiteko erabiltzen da multimedia. CBT batek erabiltzaileei usten die pasatzen aurkezpenen bidez, testu ezberdinetatik eta formatu ezberdineko informaziotik. Edutainment hezkuntza eta aisialdiaren konbinazioa da.

Multimediari esker, ikaskuntza asko sakabanatu da azken urteotan. Arlo askotako ikerketak aurrera pauso bat eman baitute. Multimediak ematen digun aukera ikasteko eta formatzeko ia amaigabeak dira.

Media ideia, faktore garrantzitsua bilakatzen hari da hezkuntzan, batez ere goi mailako hezkuntzan. Teknologia ezberdinak definitzen dira, ahotsa(telefonia), data( aplikazio emangarriak) eta bideo bidezkoa orain asko partekatzen hari dena eta honen bidez elkar eragin ahal dezakeguna, teknologia berri efizienteak, hezkuntza arloko ikuspuntua aldatzen hari direnak mundu mailako unibertsitate guztietan. Gainera honekin batera, lan munduan ere eskatu egiten digute teknologia berri hauen aurrean dugun gaitasuna.

Txinako eskolak ekipamendu onak dituzte ikasgeletan umeak ingelesa ikasteko. Baina datuak hartzen baditugu, ez dute lortu beraiek nahi zuten efektua. Gobernua, eskolak, familiak denbora asko pasatzen dute puntuazioak hobetzeko asmoarekin, baina zailtasunekin lortzen dute gaitasunak hobetzea. Ingeles ikastaroak, irten ezin duten zirkulu batean sartuta daude. Irakasleek ingelesa erakusten dute bai, baina ikasleek ez dute praktikarik egiten. Hemen sartzen da multimedia, irakaslea eta arloko materia nahasten dituena. Lehengo moduak baino erakargarriagoak dira multimediak eskaintzen digunak, bizitza errealeko uneak jarri bai daitezke. Askotan irakasleak ez dute zertan klasean egon behar, ikasleek nahi izango badute ordenagailuarekin ikasi. Azkenean irakasleak ere klasea gusturago emango du, ikasleen jarrera egokia ikusita.

Multimedia aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimedia aurkezpenak, erreproduktore multimedia batekin proiektatuta, transmitituta, edo era lokalean erreproduzituta ikus daitekezke. Transmisioa, multimedia aurkezpen grabatua edo direktoan aurkeztutakoa izan daiteke. Transmisioak teknologia analogia edo digitala erabil dezakete. Multimedia digital online-a, deskargatu edo fluxuz transmititu daiteke, Streaming erabiliz.

Multimedia-jokoak eta simulazioak ingurune fisikoetan erabil daitezke, efektu bereziekin, sareko erabiltzaile bat baino gehiagoekin sarean konektatuta, era lokalean interneterako sarbiderik gabeko ordenagailuekin, bideo-joko sistemekin edo simulagailu baten bidez.

Media analogiko eta digital formatu desberdinak, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko asmoa dute, informazio, komunikazio errazagoa eta azkarragoa izateko. Edo, aisialdian eta artean hobetzea, ohiko esperientzia gainditzeko asmoz.

Elkarlanaren hobekuntza, edukiaren formak konbinatuz posiblea da. Objetu eta datuen trafikoa handiagotzen dago, aplikazioen berrikuntzak eta pertsonalizazioak ahalbidetuz. Honen adibideak testu eta irudien web orriak dira, multimedia esperientzia reprogramatuz. Gainera, Haptic teknologiak objetu birtualak sentitu ahal izatea ahalbidetu egiten du. Etorkizuneko teknologian, zaporea eta usaina multimedia esperientzian parte hartu ahal izango du.

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari bat zuzenean grabatzen

Aldizkariek fenomeno hau bereganatu nahi dute euren lanean erabiliz. Batzuek aldatzeko errezeloa duten bitartean, The New York Times, USA Today eta The Washington Post bezalako aldizkari handiek aurrekariak sortu dituzte mundu globalizatuan aldizkari industria kokatzeko.

Berriez informatzea ez dago mugatuta saltoki tradizionaletara. Kazetari independenteek herraminta berri hauek erabil ditzakete euren albisteekin multimedia lanak sortzeko. Honela, mundu osora heltzea eta albistea kontatzea ahalbidetzen da teknologiaren bitartez, komunikazio teknika berriak garatuz bai informazioa emateko bai hartzeko. Honen adibide garbiena Common Language Projet multimedia kazetaritza da.

Mugimenduan aritzen diren multimedia kazetariei ( kamera, audio eta bideo grabatzaileekin ibiltzen direnak, eta wifi-dun ordenagailu eramangarriekin) askotan Mojos deitzen zaie, mobile journalist.

Ingeniaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimedian, digitalizazioa da giltza.

Software ingeniariek Ordenagailu Simulazioetan edozertarako erabili dezakete multimedia: aisiarako, entrenamendu militar nahiz industrialerako, eta abarretarako. Softwareko multimedia interfazeak oro har diseinatzaile profesionalen eta software ingeniarien artean egiten dituzte.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrian,multimedia akzionistei, enpresako goi karguei eta langileei informazioa erakusteko erabiltzen da. Multimedia, web orrien bitartez, erabilgarria izan daiteke langileak hezteko, publizitaterako eta mundu mailan produktuak saltzeko.

Ikerkuntza matematiko eta zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika eta zientzia ikerkuntzetan, multimedia modelaketan eta simulazioetan erabiltzen da batez ere. Adibidez, zientzialari batek sustantzia baten egitura molekularra ikusi eta aldatu dezake beste sustantzia berri bat lortzeko. Aurkikuntzak Journal of Multimedia bezalako aldizkarietan ikus daitezke.

Medikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzan, doktoreak trebatzeko erabiltzen da kirurgia birtualen bitartez, edo giza gorputzean gaixotasunak simulatzeko eta ekiditzeko teknikak aurkitzeko.

Belarriko inplantea

Dokumentuen digitalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentu edo irudi fisikoak digital formatuan bihurtzeko teknika da (adibidez, eskanerra).

Ezgaituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ability Mediak ezgaituei multimedia alorrean kualifikazioak lortzea ahalbidetzen die eta horrela komunikazio mota desberdinetarako karrerak egin ditzakete.

Miszelanea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, erreferentziako erakundea multimedia industrian European Multimedia Associations Convention(EMMAC) da.

Informazio estrukturazioa multimedia erara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimediak testu konbergentzia, irudiak, bideo eta soinua batera adierazten du. Multimedia eta interneten boterea lotuta egotean datza.

Multimediak eta internetek idazteko ikuspuntu berri bat behar du. On-line mundurako idazkera optimizatua eta diseinatua da irakurleek arin aztertzeko.

Web orri on bat helburu espezifiko batekin egiten dena da eta elkarreragin ona eta teknologia berriak erabilgarriak izan daitezke bisitariak erakartzeko. Diseinu erakargarri eta berritzailea izan behar du,bere funtziorako prestatua egon behar da, nabigatzeko erraza izan behar da, maiz eguneratua eta azkarra kargatzeko.

Erabiltzaileak orrialde bat ikusten dutenean, orrialde bakarra ikusi dezakete. Beraz, multimedia erabiltzaileak “informazio estruktura modelo mentala” sortu behar dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HCI and usability for e-inclusion : 5th symposium of the Workgroup Human-Computer Interaction and Usability Engineering of the Austrian Computer Society, USAB 2009, Linz, Austria, November 9-10, 2009 : proceedings. Springer 2009, 209-226 or. ISBN 978-3-642-10308-7. PMC 503312688. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  2. Zuras, Matthew. (2010). Tech Art History. .