Munch Museoa

Koordenatuak: 59°54′21″N 10°45′19″E / 59.90575°N 10.75531°E / 59.90575; 10.75531
Wikipedia, Entziklopedia askea
Munch Museoa
Munch-museet
Kokapena
Estatu burujabe Norvegia
Municipality of NorwayOslo Municipality
Koordenatuak59°54′21″N 10°45′19″E / 59.90575°N 10.75531°E / 59.90575; 10.75531
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1963
Inaugurazioa1963ko maiatzaren 29a
Arkitektura
ArkitektoaJuan Herreros (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaEdvard Munchs plass (Oslo)
Webgune ofiziala
Museoaren sarrera nagusia.

Munch Museoa (Munchmuseet) Oslon, Norvegian, dagoen erakundea da. 1940an, Edvard Munchen testamentuan artelan asko Oslo hirira utzi zizkion; hauek erakusteko museoa sortu zen. 1963an ireki zen, margolariaren jaiotzaren ehun urtemugarekin batera. 2020rako Bjørvikan museoaren adar bat ireki nahi dute.[1] Eraikinaren arkitektoak Einar Myklebust eta Gunnar Fougner izan ziren.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa Tøyen dago, Gamle Oslo auzoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edvard Munchek bere testamentuan Oslo hiriari 1100 margolan, 15.500 marrazki, 4.700 zirriborro eta sei eskultura. Halaber, 2.240 liburu inguru zueden beste material askoren artean. Ondoren ere Inger Munchek, artistaren arrebak, beste artelanak eta objektuak eman zituen. Ondare hori gordetzeko Udalak museoaren ideia plazaratu zuen. Museoaren eraikitzeak sortu zituen gastuak neurri batean udal-zinemek emandako irabaziekin ordaindu ziren. 1963an ireki zen, margolariaren jaiotzaren ehun urtemugarekin batera.

Gaur egun Munch Museoak artistaren lan piktorikoen erdia erakusten du. Ondare horrekin batera, liburutegia, erakusketak egiteko aretoa, kafetegia, hezkuntza saila eta beste zerbitzu asko eskaintzen ditu.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina Einar Myklebust eta Gunnar Fougner arkitektoek diseinatu zuten. Myklebustek, gainera, 1994an egin ziren berritzeko eta zabaltzeko lanetan ere paper garrantzitsua bete zuen. 2005ean, izandako lapurretaren ondorioz, eraikinaren segurtasuna indartzeko lan batzuk egin ziren, bestetik.

Lapurreta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko abuztuaren 22an, bestetik, Munch Museoan su-armekin armatutako gizon talde batek [[Madonna (Edvard Munch)|Madonna eta Garrasia margolanak lapurtu zituen. Lapurrek zaindariak mehatxatu zituzten eta furgoneta beltz batean ihes egin zuten. 2006ko abuztuaren 31an Osloko poliziak margolanak berreskuratu zituen.[2] Ingebjørg Ydstie-k, Munch Museoaren zuzendariak prentsa aurrean lanek jasandako kalteak azaldu zituen; zirudienez, margolanak ez zeuden oso gaizki eta Madonna margolanari eginiko 2,5 zm-ko zuloa konpontzeko modukoa zen.[3]

Bjørvikako proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bjoervikako museoaren lanak.

2008an, Oslo Udalak beste Munch Museoa irekitzeko lehiaketa zabaldu zuen. Proiektua Bjørvika barrutian jarri behar zen, Osloko Operatik gertu. 2009an Juan Herreros arkitekto espainiarrak lehiaketa irabazi zuen. Dena dela, proiektuak arazo desberdinak izan ditueta 2013ko maiatza arte geldituta egon da. Eraikitzeko lanak 2015eko irailean hasi ziren eta aurreikusita dago 2020rako irekitzea.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Munch Museoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Munch Museoa