Mundu Zabaleko Aliantza Erreformatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mundu Zabaleko Aliantza Erreformatua
Datuak
Motaerakundea eta argitaletxea
HerrialdeaSuitza
Historia
Sorrera1970
Desagerpena2010
webgune ofiziala

Mundu Zabaleko Aliantza Erreformatua[1] 200 kongregazio kristau baino gehiago biltzen dituen elkarte erlijioso bat da, bere sustraiak XVI. mendeko Erreforma Protestantearen kalbinismotik datozenak. Genevan du egoitza nagusia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu Zabaleko Aliantza Erreformatua 1970ean sortu zen, bi zati batuz. Lehenengoak Eliza Presbiterianoa eta Erreformatua ordezkatzen zuen, eta bigarrenak eliza kongregazionalak ordezkatzen zituen (jatorrizko Eliza Joan Kalbinok sortu zuen, eta urteak igaro ondoren hainbat zatitan banatu ziren, eta 1970ean Joan Kalbinoren doktrinaren ondorengo eliza nagusiak batu egin ziren, baina bakoitzak bere independentzia galdu gabe). 218 eliza ditu mundu osoko 107 herrialdetan, 75 milioi kide baino gehiagorekin. Bertan irudikatutako elizek Eliza Kongregazionala, Presbiterianoa, Erreformatua eta Eliza Batuak barne hartzen dituzte, sustrai historikoak XVI. mendeko Erreforma Protestantean dituztenak.

Mundu Zabaleko Aliantza Erreformatuak lankidetza estuan dihardu Elizen Munduko Kontseiluarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.