Muntaketa-kate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Muntaketa-katean produktua osatzeko eragiketa bakoitza langile jakin batek burutzen du eta bukatu bezain laster hurrengo fasera bidaltzen du. Irudiko muntaketa-katean, nabarmentzekoak dira auto erbibukatuak fase batetik bestera igarotzeko erabiltzen diren gailu mugikorrak.

Kateko ekoizpen izeneko ekoizpena muntaketa-kate batean burutzen dena da. Gehienetan osagai estandarrez osaturiko produktuak ekoizteko erabiltzen da, horretarako produktu bakoitza osatzeko behar den lana hainbat arlo eta eragiketatan zatituz, lanaren zatiketaz alegia, eta horiek modu sekuentzial batez burutuz. Ohikoa da muntaketa-kate batean lana erabat planifikatu eta estandarturik izatea: eragiketa bakoitza izateko denbora zehatza izaten da eta lan-erritmoa etengabea da, ekoizpen jarraitu sistema batez, produktu erdibukatua fase batetik bestera eramaten duten gailu mugikorrak erabiliz.

Kate-ekoizpena XX. mendeko lehen hamarkadetan garatu zen. Horren aintzindaria Henry Ford izan zen. Bere lantegietan ekoiztu zen Ford T auto-modeloa salmenta itzaleak izan zituen, muntaketa-kateen bitartez izandako kostu-murrizketak ahalbidetu zuen prezio merkeari esker, besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muntaketa-kate Aldatu lotura Wikidatan