Muskulu ildaskatu
Itxura
Muskulu ildaskatu | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A10.690.552 |
TH | H2.00.05.2.00001 |
FMA | 67905 |
Terminologia anatomikoa |
Muskulu ildaskatua[1] zeharka ildaskatutako zuntzak dituen muskulua da.
Muskulu ildaskatua oinarrizko unitatea sarkomeroa duen muskulu mota bat da. Mikroskopio baten bidez ikusten denez, ildaskak ditu, aktinaz eta miosinaz osatutako banda argi eta ilunez osatuak. Ardatz-formako muskulu-zuntzez osatuta dago, mutur oso finekin, eta muskulu lisoak baino luzeagoekin.
Muskulu ildaskatuen funtzio nagusia borondatezko mugimenduak sortzea da. Beste funtzio bat gorputz-egonkortasuna mantentzea da, muskulu-tonua deitzen zaion uzkurdura partzial konstante eta mantendu bati esker. Bestalde, muskulu ildaskatuak dira gorputzeko bero-iturri nagusia, eta organismoaren tenperatura 37º zentigradutik hurbil mantentzen laguntzen dute[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
- ↑ Cohen, Barbara J.. (2010). Memmler : el cuerpo humano salud y enfermedad. (11a ed. argitaraldia) Wolters Kluwer Health/Lippincott William & Wilkins ISBN 978-84-96921-56-6. PMC 667752573. (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |