Musua (Edvard Munchen margolana)
Musua (Edvard Munchen margolana) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Edvard Munch |
Sorrera-urtea | 1897 |
Izenburua | The Kiss eta Kyss |
Mugimendua | espresionismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 99 () × 81 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Telesaila | The Kiss (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Munch Museoa |
Bilduma | Munch Museoa |
Inbentarioa | MM.M.00059 |
Musua (1897) Edvard Munch norvegiar artista sinbolistaren margolan bat da. Bizitzaren frisoa serieari dagokio, non gizonen eta emakumeen arteko harremanaldiak irudikatzen diren. Musua motibo baten gauzatzea da, Munchek 1888-1889 urteen artean esperimentatu zuena: margolanak bikote bat musuka erakusten du, bien aurpegiek bat egiten dute elkartasunaren irudikapen sinboliko batean. Obra hau 1903an erakutsi zen eta gaur egun Munch Museoan (Oslon) dago ikusgai.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musua olioa oihal gainean margotuta dago, eta 81 × 99 cm[1] neurtzen du. Bertan bikote bat irudikatzen da ilunpean, leihotik argi-izpiak sartzen direlarik, nahiz eta gortina batez estalia egon.[2] Figurak besarkatzen diren bitartean, bien aurpegi espresiogabeek bat egiten dute.[3] Roberta Smith kritikariak dioenez, Munchek "pintzelkada luzeak eta modu batean zakarrak" aukeratu zituen, trazu zikinak erabili zituela ematen du, margotuak erabili beharrean.[4]
Artelana, sinplista bada ere, antzekotasun bat du Munchek denboraldi hartan gai beraren inguruan margotutako beste koadro batekin.[5]
Oinarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edvard Munchek (1863-1944) gaixotasunarekin bizi behar izan zuen, buruko gaitza eta familian gertatutako heriotzak eragina izan zuen bere artelanetan; gainera, aita zorrotza eta erlijiosoa zuen oso. Bizitzan zehar, maitasunean zorigaiztokoa izan zen eta osasun ahularen menpe bizi behar izan zuen. Bestalde, tristura eta melankoliak jota gelditu zen. Munch alkoholikoa izan zen.[4] Ez zen sekula ezkondu.[6] Horren guztiaren ondorioz, bere margolanak emozioz beteriko ekoizpen artistikoak dira. "Munchen pertsonaia gehienak", Roberta Smithek adierazten duenez, "Ez daude eroturik, baizik eta paralizatutako sentimendu izugarriek harturik: hala nola atsekabea, inbidia, desira edo etsipenak bezalako kontzeptuek, pertsona askok iskanbilarekin erlazionatu zutelako, baliteke erotismoarengatik, bere estilo latzarengatik edo buruko ezegonkortasunarengatik izatea".[4] Bere margolanek zintzotasun emozionala eta integritatea islatzen dute.[4][7]
Munchek bikote bat musukatzearen motiboa esperimentatu zuen 1888-1889 urtean, bai pinturan, bai grabatuan egur gainean. Bikotea dagoen lekuan, kontraste bat dago logelaren barruko eta kanpoko munduarekin. Adibidez, kanpoko munduan dardarkariak eta biziak agertzen dira, eta logelaren barruan, aldiz, denboraz kanpokoak; bikotekideek beraien besarkadetan paralizaturik daudelako. Arrazoi horretan, bikotearen aurpegiek bat egiten dutenean, forma abstraktua dirudi, partaidetzaren eta elkartzearen zentzua adierazten duena.[1] Ondorengo bertsioetan motiboa ez zen aurpegiekin bakarrik agertzen, gorputzetan ere agertzen zen.[8] Motiboa Munchen Bizitzaren frisoa seriean kokatzen da, 30 urte baino gehiago eman zuena serie hori osatzeko. Ziklo horrek gizonen eta emakumeen arteko harremanak irudikatzen ditu, eta Maitasuna deitutako gizonen eta emakumeen batailari dagokio.[9] Serieak honako gai hauen inguruko interpretazioak garatzen ditu: erakarpena, gorteatzea, gauzatzea eta etsipena.[9]
Analisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte Garaikidearen Museoaren (MoMa) arabera, Musuaren iluntasun-giroa Munchen anbibalentziaren irudikapena da.[10] 1897ko pinturan, Reinhold Heller arte historialariak esaten du "birtualki ezinezkoa" dela figurak banatzea, bien aurpegiek elkartu eta bat egiten duten horretan.[3] Bere ustez, bi maitaleen irudikapenak elkartasuna sinbolizatzen du, eta, aldi berean, mespretxua: hau da, "gizabanakoaren galtzea, identitate propioaren existentzia galtzea", heriotzari ere erreferentzia eginez.[11]
Stanisław Przybyszewski (1868-1927) egileak aurpegien bat egitea kritikatu zuen "belarri erraldoi baten antza... odolaren estasian gor" aurkitu zuen.[12] August Strindberg (1849-1912) idazleak antzeko iritzia izan zuen, "bi izakien arteko bat egitea" idatzi zuen, txikiena, karpa baten forma duena, handiena irensteko prest dagoela ematen du.[12]
Musua artelanean ikusten den logelak Munchen logelaren antz ikaragarria du, Gaua Saint-Clouden irudikatu bezala, eta hortaz, Ulrich Bischoff arte-kritikariaren ustez, pinturan badira zantzu autobiografikoak.[5]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musua 1903an erakutsi zen Munchen maitasunaren esnatzea deritzon ikuskizunean, Madonna[5] kopiaren ondoan. Pintura hau Munch Museoaren (Oslo, Norvegia) bildumaren parte da gaur egun; hain zuzen ere, Munchi eta bere obrei eskainitako museoa da.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Google, The Kiss.
- ↑ MoMA, Edvard Munch, 0:28–0:33.
- ↑ a b MoMA, Edvard Munch, 0:55–1:12.
- ↑ a b c d Smith 2009.
- ↑ a b c Bischoff 2000, 39 orr. .
- ↑ Henning 2009.
- ↑ NGA, 2010.
- ↑ Cordulack 2002, 84 orr. .
- ↑ a b MoMA, Edvard Munch, 0:02–0:26.
- ↑ MoMA, Edvard Munch, 0:34–0:39.
- ↑ MoMA, Edvard Munch, 1:25–1:46.
- ↑ a b quoted in (Cordulack 2002, 84 orr. )
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Bischoff, Ulrich (2000). Edvard Munch: 1863–1944. Köln: Taschen. ISBN 978-3-8228-5971-1.
- (Ingelesez) Cordulack, Shelley Wood (2002). Edvard Munch and the Physiology of Symbolism. Madison, New Jersey: Fairleigh Dickinson University Press. ISBN 978-0-8386-3891-0.
- (Ingelesez) "Edvard Munch Master Prints". Washington, D.C.: National Gallery of Art. 2010. Archived from the original on 26 July 2015. Retrieved 25 July 2015.
- (Ingelesez) "Edvard Munch. The Kiss. 1897". Museum of Modern Art. Retrieved 25 July 2015.
- (Ingelesez) Henning, Joel (25 February 2009).. The Wall Street Journal. Archived from the original on 26 July 2015. Retrieved 25 July 2015.
- (Ingelesez) Smith, Roberta (12 February 2009). "So Typecast You Could Scream". The New York Times. p. C27. Archived from the original on 26 July 2015. Retrieved 25 July 2015.
- (Ingelesez) "The Kiss". [Https:/en.wikipedia.org/wiki/Google Cultural Institute Google Cultural Institute]. Google. Archived from the original on 25 July 2015. Retrieved 25 July 2015.