Stanislaw Przybyszewski
Itxura
Stanislaw Przybyszewski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Łojewo, Kuyavian-Pomeranian Voivodeship (en) , 1868ko maiatzaren 7a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Jaronty (en) , 1927ko azaroaren 23a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Góra (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jadwiga Przybyszewska (en) Dagny Juel (mul) (1893 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | poloniera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, antzerkigilea, kazetaria, poeta, idazlea eta saiakeragilea |
Lantokia(k) | Berlin |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Stanislaw Przybyszewski (Łojewo, Prusia —gaur egun Polonia—, 1868ko maiatzaren 7a - Jaronty, Polonia, 1927ko azaroaren 23a) idazlea izan zen, etniaz poloniarra. Urte asko Berlinen eman ondoren Krakoviara jo zuen, eta Zycie (Bizia), poloniar gazteen literatura-aldizkariaren zuzendaria izan zen; aldizkari hark eragin handia izan zuen poloniar, errusiar eta txekiar idazleengan. Chopin, Nietzsche eta Hanssoni buruzko azterketak argitaratu zituen, besteak beste. Alemanez idazten zuen, eta berak itzultzen zituen bere lanak polonierara. Obra nagusiak: Hildakoentzako meza (1893), Gaubeila (1895), Homo sapiens (1895-1897), De profundis (1896) eta Satanen seme-alabak (1897).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stanislaw Przybyszewski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.