Muur Kapelmuur

Koordenatuak: 50°46′21″N 3°53′24″E / 50.7725°N 3.89°E / 50.7725; 3.89
Wikipedia, Entziklopedia askea
Muur Kapelmuur
Datu orokorrak
Garaiera110 m
Motasloping road (en) Itzuli eta pavé sector (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak50°46′21″N 3°53′24″E / 50.7725°N 3.89°E / 50.7725; 3.89
Honen parte da2018ko Flandriako Tourra
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Flemish Region
Province of Belgium Ekialdeko Flandria
Belgikako barrutiaArrondissement of Aalst
Belgikako udalerriaGeraardsbergen
Leku geografikoaFlandriar Ardenak

Muur Kapelmuur edo Muur van Geraardsbergen (frantsesez Mur de Grammont bezala ere ezaguna, hizkuntza horretan Geraardsbergen herriak jasotzen duen izena dena) Flandriako toki ezagun bat da, bere ospea nagusiki Flandriako Tourrari zor diona, sarri toki honetan erabakitzen den txirrindularitza lasterketa ospetsua.

Harresia Geraardsbergen dago (Belgika) eta izatez oso malda handia da, 93 metroko goitiera duena eta apenas mendate dei daitekeena. Malda herriaren erdigunean hasten da eta tontorrean dagoen kapera batera iritsi arte luzatzen da.

Malda ospetsuak denboraren igaroera jasan behar izan zue eta berrikuntza geroz eta beharrezkoago egin zen. 2004ko martxoak 28an Paul van Grembergen Herrizaingo Saileko Flandriar ministroak harresia berrireki zuen konponketa lanen ondoren. Guy Verhofstadt lehen ministroa eta Herman De Croo Diputatuen Ganberako presidentea ere egon ziren berrinaugurazioan. Lanaren aurrekontua 1.256.494 eurokoa izan zen.

Harresia flandriar txirrindularitzaren historiaren monumentu bat da. Malda hau txirrindulariek 1950eko Gante-Gante lasterketatik igotzen dute. Ordutik, harresia 70 lasterketa ingururen agenda dago.

Bizikletan igotzearen zailtasuna hazi egiten da errepidea adokinez osatua egoteagatik.

Zenbait datu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luzera: 475 metro
  • Batez besteko malda: %9,3
  • Gehienezko malda: %19,8
  • Altuera = 93 metro


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]