Muxikako dorretxea

Koordenatuak: 43°17′07″N 2°41′35″W / 43.285185°N 2.693121°W / 43.285185; -2.693121
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko Muxika udalerrian dagoen dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muxika dorretxea».
Muxikako dorretxea.
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMuxika
Koordenatuak43°17′07″N 2°41′35″W / 43.285185°N 2.693121°W / 43.285185; -2.693121
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea20

Muxikako dorretxea Bizkaiko Muxika udalerrian dagoen dorretxe bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Roman auzoan dago, San Roman baselizatik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendean Muxikako jaunek eraiki zuten. Leinuen Gerrako gudu eta borroka ugariren lekuko izan zen. Bizilagunak izan ditu 20. mendera arte[1].

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21. mendean gordetzen den eraikina harrizko artelan handia da, lehenagoko harresiaren gainean eraikitakoa, eta muino batean kokatuta dago, paisaia paregabea aurrean duela.

Gainera, dorretxe eta nekazal guneko jauregien arteko estilo arkitektonikoak barneratzen ditu, izan ere, Pizkunde garaiko jauregia eraiki zen barruan, elementu gotikoak gaineratuz.

Funtsezko bi gune ditu eraikinaren egiturak: etxartea eta etxebizitza. XIX. mendean egitura nagusi hau berreraiki zenean, teilatuko jabaloiak ere kendu egin ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).