San Roman (Muxika)

Koordenatuak: 43°17′01″N 2°42′02″W / 43.28361794°N 2.70050376°W / 43.28361794; -2.70050376
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Roman (argipena)».
San Roman
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Bizkaia

| herrialde bandera2 | izena = Bizkaia | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaMuxika
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°17′01″N 2°42′02″W / 43.28361794°N 2.70050376°W / 43.28361794; -2.70050376
Demografia

San Roman edo Besangiz Muxika udalerriko auzoa da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 276 biztanle ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren EODA datubaseak San Roman besterik ez du ematen auzoaren izentzat[1], baina Besangiz forma ere erabiltzen da, Besangiz Goikoa eta Besangiz Behekoa bereiztuz batzuetan[2]. San Roman baseliza beheragoko zatian dagoenez, Behekoa parte hori soilik izenda dezake San Romanek segun eta ze ikuspegi. Errepide mapa batzuetan Besagiz agertzen da[3], Bezangiz errekaren aipua ere bada Muxikako mapa toponimikoan[4], eta bertakoek Besaiz esaten dutela ere egia da[5].

Deskribapena eta ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxikako Ugarte eta Kurtzero auzoen hegoaldera dago San Roman, errepidez batetik mendebaldetik iristen zara, besterik ekialdetik. Hegoaldera, Bezangiz errekak bereizten du Txakala eta Zabala auzoetatik. Mendebalde-ekialde ardatzean maldan behera egiten duen bide batean daude San Romango baserriak, goialdean Urkietako Artea nabarmentzen da, aparteko zuhaitz katalogatua, eta behealdean San Roman baseliza eta Muxika dorretxea. Behekalde horretan parke bat ere badago.

Muxikako dorretxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Muxikako dorretxea»

Muxikako dorretxea etxebizitza izan da 20. mendera arte. Pentsatzekoa da armarri bat izango zuela jauregi honek, baina orain ez dago han, gertu dagoen Torrebarri baserrian baizik. Armarriko irudiak dira, lau kantoitan, hiru giltza, bihotza aiztoak sastakatua, otsoa ilargipean eta gurutze tenplarioa. Armarri horren iruditeria da egungo Muxika udalerriaren irudia. Idazkuna ere badu armarriak[6]:

« no pvedo : como : merzco : y merco mas : qve pvuedo »

(ezin dut merezi dudana eduki, baina daukadana merezia dut)

San Roman baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Roman baseliza»

XIV. mendeko baseliza hau ondate babestu bezala dago izendatua, eta auzoko jaien gunea da (abuztuaren 1ean). Jolasparke baten ondoan dago.

1970eko hamarkadaren amaieran, San Roman jaietako gaueko erromerian Indar Trabes Mutrikuko rock taldeak jotzeko ohitura hartu zuen. Itoiz bilakatu zen talde hura gero, eta Itoiz bizi izan zen artean San Romango jaietan jo zuten beti, ohitura bilakatuta[7][5].

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Romango biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
286 282 275 267 276 277 276 273 276

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. «Muxika - San Roman - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. BFA, Bizkaiko Landa-guneen Inbentarioa. (2016). «Bizkaiko landaguneen zerrenda: Muxika» Bizkaiko Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. «Errepideetako mapak - Bizkaia.Eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  4. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  5. a b Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  6. Zuloaga, Eneko. (2011). Bizkaiko jauntxoen inguruko herri literaturaz: Plentziako 1603ko hiru esaera zahar eta "Refranes y Sentencias"-en jatorria, eta proposamen bat Arrasateko erreketaren kantuez. , 59 or. ISSN 0582-6152. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  7. (Gaztelaniaz) Deia. «Itoiz, desde lejos y desde dentro» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).