Myriam Spiteri Debono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Myriam Spiteri Debono

Maltako presidente

2024ko apirilaren 4a -
George Vella
Speaker of the House of Representatives of Malta (en) Itzuli

1996ko iraila - 1998ko urria
Lawrence Gonzi (en) Itzuli - Anton Tabone (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaVictòria1952ko urriaren 25a (71 urte)
Herrialdea Malta
Hezkuntza
HeziketaMaltako Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraknotarioa eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Laborista

Myriam Spiteri Debono (Victoria, Gozo uhartea, 1952ko urriaren 25a) maltar politikaria da. Maltako presidentea da 2024tik.

1973an, Ingeles, Literatura eta Hizkuntzalaritzan graduatu zen Maltako Unibertsitatean, eta, ondoren, zuzenbidea ikasi zuen. 1980an, notario publiko gisa graduatu zen.

Kooperatiben Batzordeko presidentea eta Genero Berdintasunerako Batzordeko presidentea izan zen. Maltako Alderdi Laboristako hautagai gisa ez zuen diputatu izatea lortu bost hauteskundetan, baina 1982an alderdiko exekutiban sartu zen. 1996ko irailean Maltako Parlamentuko lehendakari izendatu zuten eta 1998an ordezkatu zuten.

2024an Maltako presidente hautatu zuen parlamentuak, bost urterako.