Mystoria Aquariusekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mystoria Aquariusekoa
Datu biografikoak

Mystoria Aquariusekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga den Saint Seiya Next Dimensioneko pertsonaia bat da. Aquariuseko urrezko zalduna da Hadesen aurkako XVIII. mendeko gerra santuan. Orain arte argitaratutako 81 ataletan bere partehartzea txikia da. Hyôga Beltxargakoa XX. mendetik XVIII. mendeko gerra santura iristean agertzen da. Hyôga Aquariuseko tenpluan erortzen da, eta han topo egiten du Mystoriarekin eta Shijima Virgokoarekin. Shijima Atenearen aretotik Shun Andromedakoarekin batera XX. mendetik Kronosen aldrebeskeria baten ondorioz haur bat bezala iritsitako Saori Kidorekin iritsi da Aquariuseko etxera, eta Shijimak Mystoriari egokitzen dio Atenearen zaintza, Odysseusen mezularietako bat den Samael sugearen horzkada baten ondorioz pozoitua dagoena.

Orduan egiten du topo Hyôgarekin, eta nor den galdetzen dio. Eta Hyôgak etorkizunetik iritsitako Beltxargako zalduna dela erantzuten dio. Baina Mystoria ez da fido, eta Aurora Exekuzioarekin erasotzen du Hyôga, erasoa erraz geratzen duena. Beltxargako zaldunak eraso berak zaldun baten aurka bigarren aldiz ez duela eraginik aipatzen dio, eta Mystoriak eraso hori bere aurka erabiltzen duen lehen aldia dela erantzuten dio. Baina Hyôgak eraso hori etorkizunean jaso zuela aipatzen dio. Azkenean, Mystoriak Hyôgaren istorioa sinesten du eta Beltxargako zaldunari uzten dio Atenearen zaintza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]