NGC 3132

Wikipedia, Entziklopedia askea
NGC 3132
NGC 3132.jpg
Behaketa
Distantzia Lurretik 864,5284 pc
Itxurazko magnitudea (V) 10,01, 10,14, 10,0322, 9,754, 9,731 eta 9,723
Mota espektrala A7/9(V)
Aurkitzailea John Herschel
Aurkikuntza-data 1835eko martxoaren 2a
Gorriranzko lerrakuntza 0,000163
Konstelazioa Vela
Abiadura erradiala −8 km/s
Izendapenak

NGC 3132 galaxia bat da, Vela konstelazioan. Beste izen batzuekin ere ezagutzen zaio: Hego-eraztunaren Nebulosa eta Zortzi Eztanden Nebulosa. Nebulosa hau John Herschel-ek aurkitu zuen, 1835ean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NGC 3132en itxurazko magnitutea 9,87 da. Bere diametroa ia argi-urte erdikoa da. Lurretik 2000 argi-urtetan dago, beraz nebulosa gertuenetariko bat da. Nebulosa erditik zabaltzen diren gasak 15 km/s abiadurarekin egiten dute.[1]

Hubble espazio teleskopioaren bidez lortutako irudietan ia nebulosaren erdian bi izar ikus daitezke, bat oso distiratsu (10,1 magnitudea) eta bestea ahulagoa. Azken hau nebulosa egin duen kanporatutako materialaren arduraduna da. Izar hori egun Eguzkia baino txikiagoa da baina oso beroa eta erradiazio ultramorea eragiten du; horri esker gasek fluoreszentziaz dirdir egiten dute. Izar distiratsuena, bestetik, haren izar garapenaren prozesuan aurreko estadio batean dago.

Irudian ikusten den kolore urdina izarrak ionizatutako gas beroak dira; nebulosaren barrualdean daude. Hotzagoak diren gasak, aldiz, gorri kolorez adierazten dira eta mutur urrunenetan daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1]Hubble Heritage Project. Space Telescope Science Institute. Retrieved 2007-10-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: Zeruko mapa 10h 07m 01.76s, −40° 26′ 11″