NK Olimpija Ljubljana (1945–2005)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nogometni Klub Olimpija Ljubljana
Ezizena(k)Zmaji ("dragoiak")
Sorrera1911
2005ean desegina
Futbol zelaiaBežigrad Stadium
edukiera: 8.211 lagun
inaugurazioa: 1935
LigaEsloveniako futbol liga
2005desegina
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

NK Olimpija Ljubljana (izen osoa Nogometni Klub Olimpija Ljubljana ) Esloveniako futbol talde onenetakoa izan zen, Ljubljana hiriburukoa. Lau liga eta lau kopa irabazi zituen. 2005ean desegin ondoren Olimpija Ljubljana berria sortu zuten zaleek, baina Esloveniako futbol federazioak ez du honen ondorengo onartzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NK Olimpija Ljubljana historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ean sortu zen baina Esloveniako gainontzeko futbol taldeak bezala maila apala eman zuen Jugoslaviako txapelketetan. Lehen mailako ohiko taldea izan arren zazpigarren postua izan zuen emaitzarik onena. Kopa final batetara iritsi zen baina 1970an Belgradeko Izar Gorriak luzapenean sarturiko gol baten erruz 3-2 galdu zuen.

Esloveniak independentzia lortzean herrialde berriko futbol txapelketak abiatu ziren eta Olimpiak lehenengo lau ligak jarraian irabazi zituen. 2004-05 denboraldian diru arazoak zirela eta porrot egin eta desagertu egin zen.

Zaleek talde berria sortu zuten NK Bežigrad izenarekin. 2010an NK Olimpija Ljubljana izena berreskuratu arren eta armarrian 1911 data agertzen bada ere talde berria da eta Esloveniako Ligak ez du onartzen aurreko taldearen jarraipena denik, beraz haren garaipenak ezin ditu beretzat hartu. Hala ere taldeak 2011ean ehungarren urteurrena ospatu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jugoslavian: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslovenian: 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]