Nafarroako Brigadak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Brigadak
MotaUnitate militar
HerrialdeaEspainia
Unitate nagusiaEjército Nacional (en) Itzuli
Mendeko unitateakI Brigada de Navarra (en) Itzuli, II Brigada de Navarra (en) Itzuli, III Brigada de Navarra (en) Itzuli, IV Brigada de Navarra (en) Itzuli, V Brigada de Navarra (en) Itzuli, VI Brigada de Navarra (en) Itzuli eta requeté regiment (en) Itzuli
Gerrak eta guduak
Espainiako Gerra Zibila
Nafarroako Brigadak Donostia okupatzen. Agustina Zugastiren argazkia.
Jose Soltxaga jenerala, Brigaden lehen burua.

Nafarroako Brigadak estatu kolpearen aldeko eta Errepublikaren aurkako errekete eta falangista boluntarioez osatutako unitate militarrak izan ziren. Haiek burutu zuten Gipuzkoa eta Bizkaiaren aurkako erasoa. Espainiako Gerra Zibila aurretik antolatuta zeuden eta militar faxisten kontsignak jarraitzen zituzten.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Brigadetan unitate hauek zeuden:

  • Erreketen 13 oinezko erregimentu
  • Falangeren zazpi bandera
  • Hamabi infanteria batailoi.

Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komandanteak[1]
Unidate Maila Izena
Nafarroako Brigadak Jeneral José Solchaga Zala
I. Brigada Koronel José Los Arcos Fernández
Rafael García Valiño
II. Brigada Koronel Pablo Cayuela Ferreira
Agustín Muñoz Grandes
III. Brigada Koronel Rafael Latorre Roca
IV. Brigada Koronel Camilo Alonso Vega
V. Brigada Koronel Juan Bautista Sánchez González
VI. Brigada Koronel Maximino Bartomeu González-Longoria
Miguel Abriat Cantó
Helí Rolando de Tella

Operazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra krimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forentseen probeekin[2] eta dokumentuekin[3] Nafarroako VI. Brigadaren barruan zeuden Arapiles Mendia IV. Batailoiari, Valdediós Monasterioaren Ospitale Pskiatrikoaren hamazazpi erizainen eta haietako baten alabaren hilketa egozten zaio. Ospitalea Villaviciosan zegoen, Asturiasen. Gertaerak 1937ko urriaren 27 eta 28an izan ziren, goizaldean. Ahozko testigantzen arabera biktimak aurretik bortxatuak eta haien hilobia irekitzera behartuak izan ziren. Erizain baten alaba hamabost urte zituen.[4]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Bilboko Unamuno plazari 1937an "Brigadas de Navarra" (Nafarroako Brigadak) izena jarri zioten. Lehenago "Plaza de los Auxiliares" izena zuen plaza honek izen frankista mantendu zuen diktadorea hil arte[5].

Bilboko Nafarroako kaleak brigada honen omenez aldatu zuen izena, lehenago "Calle de la Estación" ("Geltokiaren kalea") zuen izena. Baina karlista hauen aldeko izena begibistakoa ez zenez, izena mantendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]