Nagara ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nagara
Nagara-gawa
長良川
Chidori-Bashi-Gifu01.JPG
Datu orokorrak
Luzera 166 km
Geografia
Koordenatuak 35° 04′ 05″ N, 136° 42′ 22″ E / 35.068111111111°N,136.70620833333°E / 35.068111111111; 136.70620833333Koordenatuak: 35° 04′ 05″ N, 136° 42′ 22″ E / 35.068111111111°N,136.70620833333°E / 35.068111111111; 136.70620833333
Honen parte da Kiso Three Rivers Itzuli
Herrialdea Japonia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.985 km²
Bokalea Iseko Badia

Nagara ibaia (長良川 Nagara-gawa?) Japonia erdialdeko ibaia da, Chūbu eskualdea zeharkatu ondoren Iseko Badian itsasoratzen dena. 166 kilometrotako ibilbidea dauka.

Kiso (193 km) eta Ibi (121 km) ibaiekin batera "Kisoko hiru ibaiak" osatzen ditu eta Nōbi lautadaren zatirik handiena ureztatzen dute. Izatez hainbat puntutan bat egiten zuten hiru ibaiek baina hainbat eraikuntza lanei esker ibaien ibilbideak banatu egin dira.

Ibilbidearen erdialdea "Japoniako 100 gune akuatiko ezagunak" zerrendan sartua izan zen 1985 urtean, eta 1988 urtean "Japoniako bainatzeko toki onenak" zerrendan. Gifu hiriko Nagaragawa Onsena oso turistikoa da.

Baina bereziki famatu bihurtu da ubarroi bideko arrantza era tradizionalarengatik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagara ibaia Aldatu lotura Wikidatan