Gifu
Gifu 岐阜市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Gifu | ||
Alkatea | Masanao Shibahashi (en) | ||
Jatorrizko izena | 岐阜市 | ||
Posta kodea | 500-8701 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°25′35″N 136°45′34″E / 35.42625°N 136.75944°E | ||
Azalera | 202,89 km² | ||
Mugakideak | Kakamigahara (en) , Seki (en) , Yamagata (en) , Motosu (en) , Hashima, Ōgaki, Mizuho (en) , Kitagata (en) , Kasamatsu (en) eta Ginan (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 400.118 (2020ko irailaren 1a) −6.617 (2015) | ||
Dentsitatea | 1.965 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko uztailaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 58 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Cincinnati, Florentzia, Campinas, Meidling (en) eta Thunder Bay | ||
http://www.city.gifu.lg.jp/ |
Gifu (japonieraz: 岐阜市 Gifu-shi ) , Japoniako Gifu prefeturaren hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 410.189 biztanle ditu. Nagoiatik gertu dagoenez ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren parte da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sengoku Aroan garrantzi handiko eremua zan zen, Oda Nobunaga eta beste jauntxo batzuek Gifun egoitza ezarri zuten Japonia guztia batzeko helburuarekin. Garai hartan esaten zen Gifu menderatzen zuenak Japonia menderatzen zuela.
Edo Aroan hiriak handitzen jarraitu zuen, batez ere Tokugawatarrek ezarritako Nakasendō errepidearen eraginez. Meiji berrezarkuntzaren ondoren hiria eratu zen 1889ko uztailaren 1ean, garai hartan 25.750 biztanle zituen.
XX mendearen erdialdera industriagune garrantzitsua bihurtu zen baina Bigarren Mundu Gerran hegazkin estatubatuarren bonbaketek 863 pertsona hil eta 20.426 exte suntsitu zituzten. 1945eko uztailaren 9an izan zen bonbaketa eta urtero omentzen dute hirian "bakearen kanpaiak" joaz. Gifu ezagun egin zen garai hartan eskolako neskek paperezko globoak egin zituzten, barruan bonbak ezarri eta estatubatuarrek ezagutzen ez zuten Ozeano Bare gaineko Jet stream zorrotadak erabiliz Estatu Batuetara iristeko asmoarekin. Ekintzak ordea ez zuen arrakastarik izan.
1976an Fran tifoiak hiria kolpatu eta bost hildakoz gain 40.000 familiari eragin zien. 1980 urtean 400.000 biztanleko muga gainditu zuen eta ordutik populazioa mantendu egin da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen bereko prefeturaren hegoaldean kokaturik dago, Nagara ibaiaren lautada alubialean. Honen erruz tifoi garaian ibaiak gainezka egiten du eta dikeak eraiki dira.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Gifu (1981~2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.4 | 22.2 | 25.8 | 30.8 | 33.5 | 36.2 | 39.0 | 39.8 | 37.7 | 31.0 | 26.7 | 21.1 | 39.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 10.0 | 13.7 | 19.8 | 24.2 | 27.4 | 31.0 | 33.0 | 28.8 | 23.1 | 17.2 | 11.6 | 20.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.5 | 0.9 | 3.9 | 9.3 | 14.2 | 19.0 | 23.0 | 24.3 | 20.4 | 13.8 | 7.7 | 2.7 | 11.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −14.3 | −13.7 | −6.7 | −2.8 | 1.7 | 6.8 | 12.8 | 14.0 | 8.3 | 0.8 | −2.4 | −8.7 | −14.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 67.0 | 82.1 | 143.0 | 161.2 | 204.7 | 245.3 | 261.6 | 148.9 | 237.3 | 125.5 | 93.0 | 58.0 | 1827.6 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) | 9.5 | 9.7 | 10.7 | 10.7 | 11.6 | 12.7 | 13.7 | 9.7 | 12.5 | 9.3 | 8.1 | 9.3 | 127.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 9.4 | 8.2 | 2.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 3.7 | 24.5 |
Eguzki orduak | 160.3 | 163.6 | 188.3 | 196.0 | 199.0 | 159.4 | 167.0 | 202.2 | 157.8 | 174.2 | 157.3 | 160.2 | 2085.3 |
Hezetasuna (%) | 67 | 63 | 60 | 60 | 65 | 71 | 74 | 70 | 71 | 67 | 67 | 68 | 66.9 |
Iturria (1): Japan Meteorological Agency[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Japan Meteorological Agency (records)[2] |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gifuko gaztelua.
- Inaba santutegia.
- Shōhō-ji tenplua.
- Gifuko parkea: Bertan daude hiriko museoak.
- Ubarroi bidezko arrantza Nagara ibaian.
- Nagaragawa Onsena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Shōhō-ji tenplua.
-
Ubarroi bidezko arrantza.
-
Dōsan jaialdia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Florentzia (Italia)
- Campinas (Brasil)
- Cincinnati (AEB)
- Meidling (Viena) (Austria)
- Thunder Bay (Kanada)
- Hangzhou (Txina)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Gifuko webgune ofiziala