Nahia Zubeldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nahia Zubeldia
Nahia Zubeldia, musikaria eta idazlea.jpg
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1982 (39/40 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikaria eta itzultzailea

Nahia Zubeldia (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1982) itzultzaile profesionala, idazlea, kantaria eta musikaria da. [1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lengoaia zientziak ikasi zituen eta ondoren itzulpengintza EHUn, Gasteizen. Itzulpena du ogibide eta musika zaletasun. Idazle ere bada, bere kantuak idatzi izan ditu.

Kantari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapurdiko Lumi taldeko partaide izan zen Nahia, Manu Matthysekin batera.[3] Bi munduren nahasketatik emaitza bakar bezain ederra erdietsi zuten: pop elektroniko atmosferikoa biltzen duten lau abestitako EPa (Moï Moï Records)[4]

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kantuen letrak idazteaz gain, 2020an hautatua izan zen, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten euskal idazle egonaldiaren hamargarren edizioan parte hartzeko. 2020ko azaroaren 23an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egon zen olerki bilduma bat lantzen.[5]Juan Sebastian Elkanoren larruan sartuz, olerki bilduma bat landu zuen itsasketaz, euskaldunon jakin minaz, mundu ezezagunen bila joatearen tiraz eta itsasoaren aurpegiez, aurpegi guziez. Esperientzia honetan, nahi zuena izan zen idaztera joan, bere burua biluztu eta barruan zuena aztertu.[6]

"ene ametsen ama eta sormenaren bazka izanik ere, bisaia ilunagoak ere baititu itsasoak. Azken urteetan, esperantzaz bete jende anitzen hilobi bilakatu da, eta uretan arrain bezainbat zikin dabil… […] Paradoxa horietan eman nahi nuke arreta, ahal bezainbat ikuspuntutik so eginez".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madariaga, Ainize. ««Hitzak edozein materia bezala dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  2. «Musikatik bizi ez arren, musika dute bizigai» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  3. «Nahia Zubeldia (LUMI): "Ez da aspaldi gure mundu komuna atzeman dugunetik"» Halabedi (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  4. «Musikatik bizi ez arren, musika dute bizigai» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  5. «Nahia Zubeldia, Nekatoeneako idazketa egonaldiaren irabazlea» EKE (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  6. «Nahia Zubeldia» EKE (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]