Nakuk Pech
Itxura
Nakuk Pech | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1490 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Mexiko |
Lehen hizkuntza | Yucatango maia hizkuntza |
Heriotza | 1562 (egutegi gregorianoa) (71/72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Nakuk Pech, baita Ah Nakuk Pech ere deitua, (1490 – 1562) idazlea eta historialari maia izan zen, Mexikoko Yucatánen jaioa. Maien artean Conkaleko familia noble baten semea zen eta Chac Xulub Chen, gaur Chicxulub izeneko herrian, agintari indigena izan zen. 1562an, hil baino gutxi, Ubelil u kablail Chac Xulub Chen (Chac Xulubeko kronika) idatzi zuen, gaur egun Chac Xulub Chengo kronikak bezala ezagututa. Testu horretan Espainiako konkistan sufritutako gertaerak jaso zituen, askotan, lehen eskutik ezagututakoak.[1]
Brasseur de Bourbourg abadeak kronika horiek erabili zituen Troano kodexa argitaratu zuenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Miguel León Portilla: Literaturas indígenas de México, 181-182 or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Héctor Campillo Cuautli: Diccionario Quintana Roo Enciclopedia Regional. Mexiko: Fernández Editores, 1988, 32 or.
- Miguel León Portilla: Literaturas indígenas de México. Méxiko: FCE, 1992.
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |