Namhae Sillakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Namhae Sillakoa
Bizitza
JaiotzaK.a. 50
Heriotza24 (72/73 urte)
Familia
AitaHyeokgeose of Silla
AmaAryeong
Ezkontidea(k)Lee Unchje (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak

Namhae Sillakoa (koreeraz: 남해차차웅, k.a. 50 - k.o. 24) Koreako Hiru Erresumen arteko Sillako erresumako bigarren erregea izan zen. Haren emaztea Lee Unchje izan zen[1]. Txaman erregea ezizenaz ezagutzen da[2].

Txaman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chachaung Sillako antzinako titulu bat izan zen. Hitzak "txaman" esan nahi du, Kim Dae-mun VIII. mendeko historiagilearen arabera. Namhae izan zen titulu hau izan zuen errege bakarra[2].

Samguk Sagi liburuak dioenez, erregealdiaren hirugarren urtean Sijomio santutegia eraiki zuen aitaren izenean eta Aro arreba arduratu zen elizkizunak mantentzeaz[3]. Namhae bera zen erreinuko apaiz nagusia eta urtero bigarren edo hirugarren hilabetean errituak egiten zituen, urtean lautan esker oneko eskaintzak ere bai[4].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hyeokgeosek, Namhaeren aitak, K.a. 57. urtean sortu zuen Silla Erresuma eta K.o 4. urtean hil zenean haren seme nagusiak hartu zuen agintea[4].

Atzerritar inbasioei aurre eginez igaro zuen erregealdia. Erregetza hartu zuen urtean bertan Han dinastiako Leland komandantziak Sillako hiriburua, Geumseong, inguratu zuen eta Namhaek kanportu egin zituen. K.o. 14. urtean Japoniako Wak Silla inbaditu zuen[5] eta hura garaitu zuenean Lelandek beste aldetik erasotu zuen. Izkribuek diotenez zeruko kometa erauntsi batek izutu zituen Leland soldaduak. Edozelan ere Leland komandantziak atzera egin zuen[6].

Bukmyeong jendeak zelaiak goldatu zituen eta Ye Errege Zigilua lortu zuen. Ez dago argi Bukmyeong Sillako zein tokitan kokaturik zegoen.

K.a. 24. urtean hil zen eta Yuri semeak hartu zuen haren lekua. Sareung-wonen hobiratu zuten[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lee, Peter H.. (2010-06-01). Sourcebook of Korean Civilization: Volume One: From Early Times to the 16th Century. Columbia University Press ISBN 978-0-231-51529-0. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. a b Simons, Geoff. (1995). The Search for Sovereignty. Springer, 83 or. ISBN 9781349239504..
  3. (Ingelesez) Hoppál, Mihály; Kósa, Gábor. (2003). Rediscovery of Shamanic Heritage. Akadémiai Kiadó ISBN 978-963-05-8085-4. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  4. a b c (Ingelesez) Lee, Soyoung; Leidy, Denise Patry. (2013). Silla: Korea's Golden Kingdom. Metropolitan Museum of Art ISBN 978-1-58839-502-3. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  5. (Ingelesez) Konishi, Jin'ichi. (2017-03-14). A History of Japanese Literature, Volume 1: The Archaic and Ancient Ages. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-8633-3. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  6. (Ingelesez) Pak, Ch?ang-b?m. (2008-01-01). Astronomy: Traditional Korean Science. Ewha Womans University Press ISBN 978-89-7300-779-0. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]