Koreako Hiru Erresumak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koreako Hiru Erresumak V. mendearen amaieran

Koreako Hiru Erresumak (Hangul삼국시대; Hanja三國時代) Koguryŏ (Hangul고구려; Hanja高句麗; RRGoguryeo), Baekje (Hangul백제; Hanja百濟) eta Silla (Hangul신라; Hanja新羅) ziren, gure aroko lehen milurtekoaren zati handi batean Koreako penintsula eta Mantxuriako zati batzuetan agiuntea zutenak.[1] Baekje eta Silla erresumek penintsularen hegoaldea eta Tamna (Jeju uhartea) menderatzen zituzten; Koguryŏ, berriz, Liaodong penintsula, Mantxuria eta egungo Ipar Korea menderatzen zituen. Baekjek eta Koguryŏk sortze-mito berberak zituzten, ziur asko Buyeon sortu zirenak.[2] Hiru Erresumen garaia IV. mendean hasten dela uste dute, eta Sillak, Tang dinastiaren laguntzari esker, 668an Koguryŏ mendean hartu zuenean amaitu zen. Honek korear identitate nazionala sortu zuen. Silla–Tang Gerraren (668–676) ondorioz, sillatarrek txinatarrak penintsularik egotzi zuten. Go Balhaekoak tang txinatarrak ere menderatu zuen eta Balhae eratu zuen Koguryŏko iparraldeko eskualdeetan.

"Samguk" (Hangul삼국; Hanja三國) XII. mendean idatzitako Samguk Sagi eta Samguk Yusa koreerazko testu klasikoen tituluetan erabili zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Kotkin, Stephen; Wolff, David. (2015-03-04). Rediscovering Russia in Asia: Siberia and the Russian Far East: Siberia and the Russian Far East. Routledge ISBN 9781317461296.
  2. (Ingelesez) The National Folk Museum of Korea (South Korea). (2014). Encyclopedia of Korean Folk Literature: Encyclopedia of Korean Folklore and Traditional Culture. III 길잡이미디어, 41 or. ISBN 9788928900848.


Historia
Korea
Artikulu hau Koreako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.