Naroa Azpitarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naroa Azpitarte

Bizitza
JaiotzaDurango, 2005 (18/19 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jarduerakerrugbilaria

Facebook: naroa.azpitarte Edit the value on Wikidata
Naroa Azpitarte eskuman Europako txapelketako partidu batean, 2023

Naroa Azpitarte (Durango, Bizkaia, 2005) errugbi jokalaria da. 2023an txapeldunorde geratu zen 18 urtez azpiko Europako txapelketan Espainiako selekzioarekin.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urterekin hasi zen errugbian Durangoko Errugbi taldean (DRT).[1][2] Goenkale kalean egoitza duen Errugbi taldean emakumezkoen kopuruak gora egin du apurka-apurka, 2018an %30 emakumezkoak ziren.[3] Nesken errugbia bultzatzekoasmoz Durango Rugby Taldeak urte birik behin ekimen bat antolatzen du, hirugarren saioa III. Durango Neskak Rugby Txapela‘22 izan zen.[4]

2022an Durango Rugby Taldeko emakumezko senior taldeak Euskal Ligako Bigarren Mailako txapelketa irabazi zuen, liga amaitzeko bi partida falta zirenean.[5]

Naroa Azpitarte 2022an, 18 urtez azpiko Senior kategorian, Elene Rementeria eta Izaro Rementeria taldekideekin batera aritu zen Mallorcan Euskal Selekzioan.[6]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko ekainean Valentzian 3. postua, brontzea, lortu zuen Euskal Selekzioarekin. Durango Errugbi taldeko Goreti Barrutieta taldekiak ere parte hartu zuen.[7]

2023an lehenengoz parte hartu zuen Europako txapelketa batean eta esperientzia aberasgarria izan zen, jokalari moduan hazteko balio izan baitzuen. Ingalaterran, esaterako, bere adinekoak jokalari erdi-profesionalak zirenez, horrelako jokalarien aurka arituz haiengandik ikasteko balio izan zuen. Txekiar Errepublikan, errugbi 7ko modalitatean parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin eta txapeldunordearen zilarrezko domina lortu zuen. Final laurdenetan eta final erdietan Ingalaterra eta Txekiar Errepublika kanporatu zituzten, hurrenez hurren, eta finalean amore eman behar izan zuten Europako txapelketa bigarren aldiz jarraian irabazi zuen Frantziaren aurka.[1]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko ekainean 3. postua, brontzea, Valentziako Espainiako Errugbi txapelketan

Espainiako selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko uztailean 2. postua, txapeldunordea, Txekian Europako Errugbi txapelketan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Naroa Azpitarte durangarra txapeldunorde geratu da 18 urtez azpiko Europako txapelketan - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  2. «Denboraldi amaierako jaia ospatuko dugu bihar arratsaldean» Durango Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  3. (Gaztelaniaz) NAHIKARI. (2018-10-02). «Un 30% de la plantilla del DRT son mujeres» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  4. «III. Durango Neskak Rugby Txapela 2022» Durango Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  5. (Gaztelaniaz) «Las chicas del DRT se proclaman campeonas de la Euskal Liga» durangon.com 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  6. «Naroa Azpitarte, Elene Rementeria eta Izaro Rementeria Euskal Selekzioarekin izan dira Mallorcan» Durango Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  7. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/DotDurangaldean. (2023-06-26). «Jugadores del DRT en el campeonato de España de Rugby Siete con Euskadi | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]