Narrow Water gaztelua

Koordenatuak: 54°06′53″N 6°16′58″W / 54.1148°N 6.2828°W / 54.1148; -6.2828
Wikipedia, Entziklopedia askea
Narrow Water gaztelua
Kokapena
Koordenatuak54°06′53″N 6°16′58″W / 54.1148°N 6.2828°W / 54.1148; -6.2828
Map

Narrow Water gaztelua, irlanderaz: Caisleán an Chaoil, eskozieraz: Narra Wattèr Castle eta ingelesez: Narrow Water Castle, Ipar Irlandako Down konderrian dagoen gaztelu bat da, Warrenpoint udalerritik hurbil eta Carlingford aintziran Newry ibaiaren bokalaren ertzean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, XIII. mendean, bertan, Hugh de Lacy normandiarrari loturiko gotorleku bat bazen, 1560ko hamarkada aldera Magennis familiak dorretxe batez ordezkatu zuen.

1979ko abuztuaren 27an, Behin-behineko IRAk gaztelu honetatik hurbil segada batean Britainiar Armadako 18 soldadu hil zituen.