Naruto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
書.svg
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.


Naruto (jatorrizko japonieraz ナルト) Masashi Kishimotoren akziozko manga eta anime bat da. Naruto Uzumaki geldi egon ezin duen ninja nerabe bat da, beti jendearen onespenaren bila dago. Horretarako, meta bat ipini dio bere buruari: Hokage-a izatera iritsi, bere herriaren buruzagia. Egun Glénat-ek kaleratzen du Espainian eta Kana-k Frantzian. Japonian Shūeisha-k kaleratzen du Shōnen Jump astekarian. Naruto lehen aldiz argitaratu zen Shounen Jump astekariaren 43. alean 1999. urtean Shuueisha argitaletxearen eskutik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela hamabi urte, bederatzi buztaneko azeri deabruak (Kyūbi) hostoaren herri ezkutua (Konohagakure) erasotu zuen.

Azkenean herri ezkutuko burua (laugarren Hokage-a) bere bizia arriskuan jarri zuen azeri deabrua menderatzeko, jaioberri baten gorpu barruan itxiz. Jaioberriaren izena Naruto Uzumaki izan zen.

Laugarren Hokage-a (Yondaime) heroi bezala gogoratu zuten herriko pertsonek eta Naruto ere heroi bezala gogoratzea nahi zuen Hokageak. Baina umea herriko jendearen mesprexuarekin batera hazi zen, guztiek haien familiak hil zituen azeria bezala ikusten baitzuten.

Naruto, umezurtz hazi zen, lagunik gabe. Ezin zuen inor bere laguna izatera behartu, beraz, onarpena beste era batean bilatu zuen: bihurrikeriak egiten. Baina hori aldatu behar da, Naruto ninja eskolako azterketa egingo duelako.

Naruto drama eta komediaren arteko istorio bat da. Egun, manga serio honek nahiko luzea da, 200 kapitulu baino gehiago ditu eta astean behin berri bat kaleratzen da. Narutori buruzko film bat ere badago, “Naruto- Daikatsugeki! Yukihime Ninpocho Dattebayo!!”, filman Naruto, Sakura eta Sasuke graduatu dira jada, eta Kakashiren iraganari buruzkoa da.


Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

7.taldea:

Hatake Kakashi(はたけカカシ):Jounin mailako ninja da eta bere irakaslea Yondaime-a(Laugarrena) izan zen. Bere nerabezaroan, arauak errespetatzen zituen ninja zen Kakashi eta nahiago zuen misioa ondo egin eta behar bezala bukatu, bere adiskideei lagundu baino. Hala ere, bere pentsamodua aldatu egingo du Obito-ri esker. Istorio hau, "Kakashi Gaiden" moduan ezagutzen da eta mangaren 239-244 kapituloetan kontatzen da. Kakashi Gaiden-ean kontatzen den moduan, arrokaren herri ezkutuko ninjak Rin bahitzen dutenean, Kakashi-k zera esaten du: "Misioa Rin baino askoz garrantzitsuagoa da, bera bakarrik moldatuko da". Hau entzutean, Obitok muturreko batez lurrera botatzen du Kakashi eta iritziz aldatzeko eskatzen dio. Orduan Obito-k geroago Kakashi-k esango duen esaldi famatua esando dio bere lagunari: "Ninja mundu honetan arauak jarraitzen ez dituen ninjari zatarra deitzen zaio, baina, bere adiskideak zaintzen ez dituen ninja zatarra baina askoz okerragoa da". Horrela, Rin-en bila joatean Kakashi-ri ezkerreko begia zauritzen diote eta geroago, Obito-k bizia salbatzen dioenean, Obito arroka batek zanpatzen du bere gorputzeko eskubiko alde osoa harrapatuz. Hiltzen ari dela konturatzean, orain dela gutxi lortu duen Sharingan-a Kakashi-ri ematea erabakitzen du. Horrela, Kakashi-k Sharingan-a lortzen du eta beranduago "Kopia ninja" edo "Ninja genioa" bezala ezagutuko dute.


Uzumaki Naruto(うずまきナルト): "jendea harritzen ninja hoberena" edo "ninja geldiezin tontolapikoa" bezala ezagutzen zaio. Yondaime-ak bederatzi buztaneko azeri deabrua, Kyuubi-a, bere barnean gordetzea lortu zuen. Konoha-ko jendeak Naruto mespretxatzen du honengatik, beraz, jendearen onarpena nahi du soilik bere bizitza osoan bakarrik egon delako. Bere ametsa Hokage izatera iristea da eta horretarako bere "ninjaren bidea" jarraituko du. Ninja akademian, bere irakaslea Iruka Umino zen eta aita bat bezala ikusten du eta geroago Jiraya-ren ikaslea bihurtuko da, Konoha-ko hiru ninja "legendario"-etako bat. Sakuraz maintemindurik dago eta Sasuke bere lagun eta aurkaria bezala ikusten du.


Uchiha Sasuke(うちはサスケ):Uchiha klaneko hilketatik bizirik atera zen pertsona bakarra. Bere helburua bere anaia zaharra, Itachi Uchiha, hiltzea da bera izan baitzen Uchiha klan osoa hil zuena. Bere burua mendekatzaile bat bezala ikusten du eta mendekurako bizi da soilik, horretarako geroz eta indartsuako bilakatu nahirik bere anaia hiltzeko. Zazpigarren taldean sartzean, bera mendekua alde batera uzten du eta bizitza lasai batekin amesten hasten da bere lagun Naruto eta Sakurarekin, baina, hala ere, pentsamolde hau aldatu egiten du bereala bere anaiarekin aurkitu eta honek izugarri erraz irabazten dionean. Horregatik, azkenean Orochimaru-rekin joatea erabakitzen du indarra nahi duelako Itachi behin betirako hiltzeko eta ez zaio axola Orochimaru-k bere gorpua hartzen badu ere.


Haruno Sakura(春野サクラ):Izugarri maitatzen du Sasuke, honek behin eta berriz uko egiten badio ere. Talentu asko du Txakra kontrolatzeko eta Genjutsua egiteko. Bere haurtzaroan, bere adiskideek baztertu egiten zuten bekoki handia zuelako eta oso itxusia zela kontsideratzen zutelako. Hala ere, Ino-k lagundu egin zion eta lagun oso onak bihurtu ziren laster. Zazpigarren taldean sartzen denean, oztopo bat bezala ikusten du bere burua eta denbora osoan lagundu egin behar diotela konturatzen da. Horregatik, Sasuke Orochimaru-rekin joan ondoren 5.Hokagearen ikaslea bihurtzen da eta 2 urte eta erdi ondoren, Naruto seriean bigarren zatian (Naruto shippuuden), ninja mediku izugarri ona bilakatzen da. Sakuraren ezaugarririk nabarmenenak, bere adimena eta bere "Barruko Sakura" dira, azkeneko hau bere kontzientzia bezala egiten du lan eta momentu batzuetan bere benetako sentimenduak islatzen ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naruto Aldatu lotura Wikidatan