Nauna, nauna jin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nauna, nauna jin (euskara batuan Nahi al dun, nahi al dun etorri?) Aita Donostiak Nafarroako Zugarramurdi udalerriko Frantzisko Ramon Zugarramurdi eta Luzaide udalerriko Joan Pedro Erbiti jaunengandik jaso zuen abesti herrikoia da. Egile ezezagunekoa da.

2004ko irailean Hiru Truku taldeak Azkarateko Katarain estudioan grabatu eta urte bereko azaroan bere Nafarroako kantu zaharrak diskoan kaleratu zuen.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nauna, nauna jin prin eta xarmanta
nerekilan baratzera promenatzera?
Bilduren tinagu ensaladeriak,
artitxoak eta piper berdiak.
Biba, biba, arno huna eta amodio,
gauak eta egunak diraino.

Gorte egin dirot, blonda xarmant bati,
sekula izanen dudanez ez dakit.
Bai, bai, izanen dut zernahi gostarik,
dugun edan arno hun huntarik,
Biba, biba arno huna eta amodio,
gauak eta egunak diraino.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]