Neferkara
Neferkara | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 2750 - K.a. 2748
K.a. 2724 - K.a. 2719 ← Senedi, Neferkasokar
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||||||||
Leinua | Egiptoko II. dinastia | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | subiranoa |
Neferkara edo Seneferka, Egiptoko II. dinastiako seigarren faraoia izan zen, eta Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2724tik K.a. 2719 arte gobernatu zuen.
Bere Horusen izena, Seneferka izan liteke, Egiptoko Errege Zerrendetako eta Saqqarako 3505 hilobiko ontzi batzuetan aurkitutako idazkunetako erreferentziengatik soilik ezagutzen da, Seneferka izenarekin, hilobi hori, Merka izeneko ofizial altuarena delarik, Egiptoko I. dinastiaren amaiera aldera gobernatu zuen Qaaren garaikoa (Emery).
Saqqarako Errege Zerrendan, Neferkara zortzigarren izena da, eta Senedi eta Neferkasokarren artean dago, bigarren dinastian. Turineko Errege Kanonak, Neferkara edo Aaka bezala aipatzen du eta 2.25 erregistroan dago, Sened eta Neferkasokarren artean.
Egiptoko aro berantiarra deritzon garaian, faraoi hau oso ospetsu bihurtu zen.
Bere garaiko testigutzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Seneferkaren idazkunak Saqqarako 3505 hilobiko ontzietan (Emery)
- Bere izena daraman zigilu zilindriko bat aurkitu zen, baina, ziuraski, ez da bere garaikoa izango.
Beste hipotesi batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egiptologoren batzuk, Turingo Errege Kanoneko 2.25 erregistroa, Aaka bezala ikus litekeela uste dute, bere irakurketa nahiko zaila delarik.
Egiptologoek, ohi, Sekhemib, Seneden oinordeko bezala jarri dute, baina, Jurgi Sintzeloren zerrendan, Manetonengandik hartua, bien artean bi errege daude, Kaires eta Neferjeres, eta, Saqqarako Errege Zerrendan, berriz, hiru agertzen dira, Neferkara, Neferkasokar eta Hudyefa.
Aurrekoa Senedi |
Egiptoko faraoia Egiptoko II. dinastia |
Ondorengoa Neferkasokar |