Edukira joan

Qaa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qaa

Faraoi

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotza? (4912/4913 urte)
Hobiratze lekuaUmm el-Qaab
Familia
AitaSemerkhet
LeinuaEgiptoko I. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria eta agintaria

Qaa (edo Qa'a), Egiptoko I. dinastiako zortzigarren eta azken faraoia izan zen. K.a. 2853tik K.a. 2828 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.

Manetonen arabera, 26 urteko erregealdia izan zuen, eta Bienekes deitzen du, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Ubientes Eusebio Zesareakoaren arabera edo Vibentis Eusebioren bertsio armeniarraren arabera.

Abidoseko Errege Zerrendan Qebeh bezala agertzen da, eta Saqqarakoan, Qebehu bezala.

Turingo Errege Kanonak, ...behren erregealdia 63 urtekoa izan zela dio (txatala)

Palermoko Harria zatitua dago garai honi dagokion idazkunean, eta Qaaren erregealdiaren lehen urtea baino ez da agertzen. Bi Heb Sed ospatu zituen, non, errege boterea, hogeita hamar urtetik behin berritzen zen.

Bere aurreko faraoia izan zen Semerkheten izena ezabatu zuen monumentuetatik, tronuaren usurpatzailetzat hartu baitzuen, Semerkhetek berak, Adyibekin egin zuen bezala.

Bere garaiko eraikuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Saqqarako bere hil multzoa, egiptoar historian, hil tenplua duen lehena da, ondorengo faraoien hil multzoko ezinbesteko zatia izango zelarik.
  • Bere lurperaketa gunea, Q hilobia, bere garairako nahiko zabala zena, Abidoseko Umm el-Qaaben dago.

Testigutza arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, honako toki hauetan idatzia aurkitu da:

  • Abidoseko Umm el-Qaabeko Q hilobian (erregearen hilobia) (Petrie)
  • Saqqarako 3120, 3121, 3500, 3504 eta 3505 hilobiak (Emery)
  • Helwaneko harri txatal batean (Saad)
  • Abidoseko Umm el-Qaabeko nekropolian (Dreyer)


Aurrekoa
Semerkhet
Egiptoko faraoia
Egiptoko I. dinastia (Dinastiako azken faraoia)
Ondorengoa
Hetepsekhemuy
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qaa Aldatu lotura Wikidatan