Negrito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Negrito
Ati woman.jpg
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  India (Andaman eta Nikobar uharteak)
 Malaysia
 Filipinak
 Thailandia
Erlijioa Animismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Australoideak

Negritoak Hegoaldeko Asian bizi diren zenbait zenbait gizatalde etnikoetako kideak dira. Txikiak dira (140-150 cm artean), kolorez inguruko herrietako kideak baino beltzagoak; buru mesozefaloa eta ile kizkurra dute. Gaur egun, batez ere, Malaysiako penintsulako erdialdean (Semang), Filipinetan (Aetas, Negros) eta Andaman uharteetan bizi dira. Hegoaldeko Asiara iritsi ziren lehen gizakien ondorengoak direla uste da[1]. Beste giza taldeak iritsi ahala, barnealdera eta leku menditsuetara aldatuz joan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. V.K. KASHYAP, T. SITALAXIMI, B.N. SARKAR, R. TRIVEDI (2003): «Molecular relatedness of the aboriginal groups of Andaman and Nicobar Islands with similar ethnic populations» The International Journals of Human Genetics 3: 5–11. Krepublishers.com
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Negrito Aldatu lotura Wikidatan