Negu Hurbilak (filma)
Negu Hurbilak (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Izenburua | Negu Hurbilak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ekain Albite Arregi Mikel Ibarguren Egibar Nicolau Mallofré Adrià Roca |
Gidoigilea(k) | Ekain Albite Arregi Mikel Ibarguren Egibar Nicolau Mallofré Adrià Roca Xalba Ramirez |
Antzezlea(k) | |
Historia | |
Jasotako sariak | |
|
Negu Hurbilak 2024ko euskarazko film dramatiko independentea da. Negu kolektiboa dago filmaren atzean: zuzendari rolean Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adrià Roca aritu ziren. Xalba Ramirezekin batera idatzi zuten gidoia. Jone Laspiur du protagonista. Begin Again Filmsek banatu zuen filma zinematan.[1]
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2011n, badirudi Euskal Herriak bizi duen gatazka luzea amaitu dela. Neska gazte batek (Jone Laspiur) ihes egin du helburu argi batekin: muga gurutzatzea, badaki horrek dagoeneko seguru ez dagoen etxetik urrun eraman ahal izango duela. Ihesaldiaren erdian, Zubietara iritsi da. Mugako herri horretan, antzinako mitoak eta gatazka modernoak bat egiten dutela dirudi.[2]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jone Laspiur
- Beñardo, Anita, Patita, Markos, Kitxa
Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021ean crowfunding kanpaina bat hasi zuten filma aurrera eramateko. Bertan 13.565€ lortu zituzten.[3]
2022ko urtarrilean iragarri zen Negu Hurbilak euskal filma Nafarroako Zubieta herrian hasi zirela filmatzen, Jone Laspiur aktore profesional bakar gisa, gainerako aktoreak herriko bizilagunak dira.[4] Filmaketa eten egin zen 2022ko neguaren ondoren, ondoren 2023ko neguan jarraitu eta urte horretako udaberrian bukatu zuten grabazioa.[5]
Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Saria | Kategoria | Emaitza | Erreferentziak |
---|---|---|---|---|
2023 | 2023ko Locarnoko Nazioarteko Zinemaldia | Oraingo zinemagileak - Epaimahaiaren aipamen berezia | Irabazlea | [6] |
Márgenes festibala | Gazte Epaimahaiaren saria | Irabazlea | [7] |
Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tomas Agirrek 'Barrensorok' egindako kritika aurki daiteke Danbolin aldizkarian Ezkutuan gordetako mundu bat izenburupean[8]. Negu hurbilak ez da gaur modan dauden abiada biziko eta zalaparta handiko film horietako bat. “Negu hurbilak egosketa geldoko filma da, eta nahiago du zinemaren izaera emozionalean eta sentsorialean oinarritutako narrazio ez-konbentzionalera hurbildu” dio kritikak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «"Euskal gatazkak gure izaera baldintzatu badu, nola ez dugu gaia jorratuko?"» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Negu hurbilak» FilmAffinity.
- ↑ Goteo, Fundación. «NEGU HURBILAK» Goteo.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- ↑ Ramirez, Xalba. (2022-01-11). «Gaur hasi da 'Negu Hurbilak' filmaren errodajea» Irutxuloko Hitza.
- ↑ (Gaztelaniaz) «“Con ‘Negu Hurbilak’ en la sección Final Cut del D'A Film Lab Barcelona - Industry Event cerramos una fase de la película”» Basque Audiovisual 2023-02-02.
- ↑ (Gaztelaniaz) «‘Negu hurbilak’ recibe una Mención especial del Jurado en Locarno 2023» Audiovisual451 2023-08-14.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Negu hurbilak gana el Premio del Jurado Joven de la Sección Escáner del Festival Márgenes» Mundoplus.tv 2023-12-05.
- ↑ «"Ezkutuan gordetako mundu bat"» Danbolin (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2024ko filmak
- Ekain Albite Arregik zuzendutako filmak
- Mikel Ibarguren Egibarrek zuzendutako filmak
- Nicolau Mallofréek zuzendutako filmak
- Adrià Rocak zuzendutako filmak
- Ekain Albite Arregik idatzitako filmak
- Mikel Ibarguren Egibarrek idatzitako filmak
- Nicolau Mallofréek idatzitako filmak
- Adrià Rocak idatzitako filmak
- Xalba Ramirezek idatzitako filmak
- Jone Laspiurrek antzeztutako filmak
- Euskal Herriko film dramatikoak
- Euskal Herriko gatazkari buruzko filmak
- 2011n girotutako filmak
- Nafarroa Garaian girotutako filmak
- Euskarazko filmak