Jone Laspiur
| Jone Laspiur | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Jone Laspiur Gorosabel |
| Jaiotza | Donostia, 1995 (30/31 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea Universidad del Museo Social Argentino (en) |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Jone Laspiur Gorosabel (Intxaurrondo, Donostia, Gipuzkoa, 1995) aktorea, artista eta Nakar taldeko abeslaria da.[1] 2021ean Emakumezko errebelazio aktore onenaren Goya Saria jaso zuen Anen egindako lanagatik.[2][3] [4][5][6]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Koban eta Nogen musika taldeetan aritu zen. Etxean asko sustatu zioten sorkuntza. Aita artista plastikoa du, eta ama, irakaslea. Amaraberri eskola modeloan ikasi zuen, eta askotariko diziplinak sustatu zizkioten.
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an estreinatu zen zinema eta telebista aktore, Donostiako Zinemaldian plazaratu ziren hiru lanetan: Ane eta Akelarre filmetan eta Alardea telesailean, hain zuzen ere.[7]
2021ean emakumezko aktore hasiberrien errebelazio sarirako izendatu ez ezik,[8][9] irabazi ere egin zuen.[3][2]
2023an Negu hurbilak (2023) filmean parte hartu zuen. Euskaldun eta katalanez osatutako Negu kolektiboaren opera Prima izan zen. Filmeko aktore profesional bakarra izan zen, besteak Zubietako herritarrak izan baitziren.[10][11] Suitzako LXXVII. Locarno zinema jaialdian Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen filmak.[12]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Telesaila | Katea | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| 2020 | Alardea | ETB1 | Katixa | 4 ataletan |
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2020 | Ane | Ane | |
| 2020 | Akelarre | Maider | |
| 2020 | Polvo somos | Ane | Film laburra. |
| 2021 | Maixabel | Mariaren laguna | |
| 2022 | Kordak | Aktibista | |
| 2023 | Negu hurbilak | protagonista | |
| 2025 | Faisaien irla | Laida | |
| 2025 | Karmele | Karmele Urresti |
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022tik aurrera, Nakar postpunk musika taldeko abeslaria da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jone Laspiur, aktorea: “Oso zorionekoa sentitzen naiz”» Irutxuloko Hitza 2020-10-09 (kontsulta data: 2020-10-20).
- 1 2 (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-03-06). «Jone Laspiur, Goya a la Mejor Actriz Revelación por ‘Ane’, y ‘Akelarre’ ya suma cuatro» naiz: (kontsulta data: 2021-03-06).
- 1 2 Zarrabeitia, Beñat. «Jone Laspiur: "Saria kolektibizatu nahiko nuke, proiektu txikiak bultzatzeko"» hamaika telebista (kontsulta data: 2021-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción, A. E. /. (2021-03-07). «La donostiarra Jone Laspiur, Goya a la mejor actriz revelación por ‘Ane’» Donostitik (kontsulta data: 2023-09-10).
- ↑ «Jone Laspiur » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com (kontsulta data: 2023-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Flaño, Teresa. (2021-03-09). «Jone Laspiur (Goya a la actriz revelación): «Soy consciente de que igual ya no vivo otro momento así»» El Diario Vasco (kontsulta data: 2023-09-10).
- ↑ «Jone Laspiur: “Aluzinatzen ari naiz, hain profesional onekin lan egitea tokatu zaidalako”» Amarauna (EITB.eus) 2020-10-04 (kontsulta data: 2020-10-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jone Laspiur: "La interpretación no era una opción para mí"» EITB 2021-03-05 (kontsulta data: 2023-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Megía, Carlos. (2021-03-03). «Jone Laspiur: "Ojalá me pudiera dar el Goya"» S Moda EL PAÍS (kontsulta data: 2023-09-10).
- ↑ Imaz, Andoni. (2023-09-10). «'Negu hurbilak', azken ihesaldiaren isiltasuna» Berria (kontsulta data: 2023-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ñ, createRedacción Cine con. (2023-07-27). 'Negu Hurbilak': la huida tras el fin de la violencia de ETA que va a Locarno. (kontsulta data: 2023-09-10).
- ↑ Berria. (2023-09-10). «‘Negu hurbilak’ filma saritu dute Locarnon» Berria (kontsulta data: 2023-09-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: Beldurra ematen dit alderdiren batetik herren geratzeak Berria, 2023.12.09