Nelly Bodenheim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nelly Bodenheim

(1905)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohanna Cornelia Hermanna Bodenheim
JaiotzaAmsterdam1874ko maiatzaren 27a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaAmsterdam1951ko urtarrilaren 7a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Art (en) Itzuli
Irakaslea(k)August Allebé
Jan Veth (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta ehungintzako artista
Lantokia(k)Amsterdam
KidetzaAmsterdamse Joffers (en) Itzuli

Nelly Bodenheim edo Johanna Cornelia Hermanza Bodenheim (Amsterdam, 1874ko maiatzaren 27a1951ko urtarrilaren 7a) Herbeheretako ilustratzailea izan zen, siluetengatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bodenheim Amsterdamen jaio zen, eta han ikasi zuen Rijksacademie voor Beeldende Kunsten izenekoan; ondoren, Jan Veth margolariaren ikasgaiekin jarraitu zuen.[1] Bere ilustrazioak -askotan haurren liburuetarako-, oro har, silueta zuri eta beltzak ziren, baina koloretako litografiak ere egin zituen. Liburu eta aldizkarietarako ilustrazioez gain, ehungintzak, kartelak eta liburu-estalkiak diseinatu zituen. Amsterdamse Joffers izeneko artisten taldeko kide izan zen.[1]

Haren siluetek Women Painters of the World liburua apaindu zuten 1905ean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Nelly Bodenheim. .
  2. Shaw Sparrow, Walter. (1905). Women painters of the world, from the time of Caterina Vigri, 1413-1463, to Rosa Bonheur and the present day. Londres: The Art and Life Library, Hodder & Stoughton.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]