Neskatxa loreekin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neskatxa loreekin
Murillo, Bartolomé Estéban - The Flower Girl - Google Art Project.jpg
Jatorria
Sortzailea Bartolomé Esteban Murillo
Sorrera-urtea 1665
Jatorrizko izenburua Muchacha con flores eta The Flower Girl
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 983 milimetro
Altuera 1.207 milimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Dulwich Picture Gallery (en) Itzuli
Bilduma Dulwich Picture Gallery (en) Itzuli
Inbentarioa DPG199

Neskatxa loreekin (gaztelaniaz: 'Muchacha con flores', Bartolomé Esteban Murillo margolariak 1665 eta 1670 artean egindako margolana da. Londresko Dulwich Picture Galleryn erakusten da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murillok lan honetan erabilitako teknika oso arina da, kasik inpresionista. Koloreen erabileragatik, bestetik, esan da hau dela Murilloren margolan ederrenetariko bat. Margolanean neskatxa erdi irrifartsu bat ikusten dugu. Eserita dago ikusleari begira. Janzkerak badu aire oriental bat. Lepotik txal luzea darama eta han ditu loreak bilduta. Loreak zuriak eta arrosak dira, garbitasunaren sinboloa, alegia.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Romano, E., ed. (2005). Murillo. Los Grandes Genios del Arte, 12.liburuki, Madril: Unidad Editorial. 192 or. ISBN 84-89780-63-3.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]