Soulten Sortzez Garbia
Soulten Sortzez Garbia | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Bartolomé Esteban Murillo |
Sorrera-urtea | 1660(e)ko hamarkada |
Mugimendua | Barrokoa |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 274 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P002809 |
Argumentu nagusia | Sortzez Garbia |
Soulten Sortzez Garbia Bartolomé Esteban Murillo margolariak 1678an egindako margolan bat da, Andre Maria (katolizismoan, Sortzez Garbia izenaz ere ezaguna) irudikatzen duena. Jean de Dieu Soult mariskalak eraman zuen Frantziara 1813an, eta horregatik jaso du haren izena.
Historia eta deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sortzez Garbiaren margolan ugariren egilea, Murillok, bere bizitzako azken urteetan, Andre Maria zuriz eta urdinez jantzia agertzen den formula ideal bat sortzen du, eskuak bularrean gurutzatuta, Ilargia zapaltzen eta begirada zerurantz zuzendua duela, bultzada igokari argi batekin, oso barrokoa, Andre Mariaren irudia, argiz, hodeiz eta aingeruz betetako espazio enpireoan jartzen duena, eta bi tradizio ikonografiko bateratzeko balio duena: Andre Maria Guztiz Garbia berarena eta Igokundearena.
Justino de Neve y Yébenesek enkargatua Sevillako Gurgarrien Ospitalerako, Jean de Dieu Soult mariskalak eraman zuen Frantziara 1813an, eta horregatik jaso du haren izena.
Ia mende betez Louvre museoan erakutsia, Pradoko Museoaren bilduman sartu zen Espainiako Gobernuak Frantziakoarekin 1941ean eginiko lan truke baten ondoren.