Neus Sanmartí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neus Sanmartí
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNeus Sanmartí i Puig
JaiotzaBartzelona, 1943 (78/79 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, katedraduna eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak

Neus Sanmarti i Puig (Bartzelona, 1943) kimikan doktorea eta unibertsitate irakaslea da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Fakultateko Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle emeritua da. [1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika Zientzietan doktoretza lortu zuen 1990ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan , nahasketa eta konpost kontzeptuen arteko aldea ulertzeko zailtasunak [3] tesiari esker eta zientziaren didaktikan espezializatu zen. Sant Cugat Irakasle Eskolako irakaslea izan zen eta gero Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Fakultateko Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta katedradun emeritua da. 2002tik 2008ra UABeko Hezkuntza Zientzien Institutua zuzendu zuen.

Bereziki lan egin du ebaluazio formatiboari buruzko ikerketan, hizkuntza ikaskuntza zientifikoarekin eta ingurumen hezkuntzarekin lotuta, baita zientzia irakasleen etengabeko prestakuntzan ere. [4][5]

2009an Sant Jordi Gurutzea jaso zuen Kataluniako Gobernuaren eskutik. [6]

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Didáctica de las ciencias en la educ. secundaria obligatoria. Síntesis. 2002. ISBN: 84-7738-952-7[7]
  • (Gaztelaniaz) 10 ideas clave. Evaluar para aprender. GRAÓ. Bartzelona. 2007.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]