Neus Sanmartí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neus Sanmartí

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNeus Sanmartí i Puig
JaiotzaBartzelona, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak

Neus Sanmartí i Puig (Bartzelona, 1943) kimikan doktorea eta unibertsitate irakaslea da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Fakultateko Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle emeritua da. [1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika Zientzietan doktoretza lortu zuen 1990ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, nahasketa eta konposatu kontzeptuen arteko zailtasunen ulermena[3] tesiari esker eta zientziaren didaktikan espezializatu zen. Sant Cugat Irakasle Eskolako irakaslea izan zen eta gero Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Fakultateko Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta katedradun emeritua da. 2002tik 2008ra UABeko Hezkuntza Zientzien Institutua zuzendu zuen.

Bereziki lan egin du ebaluazio formatzaileari buruzko ikerketan, hizkuntza eta gaitasun kognitiboen arteko lotura, zientzia eta hizkuntzaren arteko erlazioak eta ingurumen hezkuntzarekin lotuta, baita zientzia irakasleen etengabeko prestakuntzan ere. [4][5]

Ebaluazioak asko baldintzatzen du ikasleak garrantzitsutzat hartzen duena eta ikasi behar duena. Ebaluazioa aldatzen ez bada, ezer ez dela aldatzen diot nik. (Neus Sanmarti) [2]

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Didáctica de las ciencias en la educ. secundaria obligatoria. Síntesis. 2002. ISBN: 84-7738-952-7[6]
  • (Gaztelaniaz) 10 ideas clave. Evaluar para aprender. GRAÓ. Bartzelona. 2007.[7]
  • Evaluar y aprender: un único proceso. Octaedro. 2020 [8]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Sant Jordi Gurutzea jaso zuen Kataluniako Generalitatearen eskutik. [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]