Muga Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
New Frontier» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Muga Berria
Jatorria
Sortzailea John Fitzgerald Kennedy
Ezaugarriak
Gertaera nabarmenak 1960 Democratic National Convention (en)
Kanpo loturak

Muga Berria (ingelesez: New Frontier) 1960ko Ameriketako Estatu Batuetako Hauteskunde Orokorren kanpainiko Alderdi Demokratak Los Angeles Memorial Coliseum estadioan ospatutako Biltzar Nazionalean John F. Kennedy presidentegaiak bere hitzaldian aipatu zuen izendapena da. Ondoren Alderdi Demokrataren leloa bilakatu, eta jada Kennedy presidentea hautatua zenean bere administrazioaren aldaketa politikoaren programaren izena ere bilakatu zen.

Hain zuzen ere, hiltzaldi hartan honakoa esan zuen:

« Gaur muga berri baten ertzean gaude: 1960ko hamarkadaren muga, aukeren eta arrisku ezezagunen muga, asetzek dauden itxaropenen eta ase gabeko mehatxuen muga... Muga horretatik haratago zientzia eta espazioaren eremu ezezagunak daude, konpontzeke dauden bakea eta gerraren arazoak, ezjakintasuna eta aurreiritzien arazo ez konkistatuak, txirotasuna eta soberakinen erantzunik gabeko galderak »

Kennedyren programa oinarritzat hartuz, ekonomia bultzarazi, nazioarteko laguntza hornitu, defentsa nazionala baliabide gehiagorekin gaitu, NASA garatu eta jende beltzaren segregazioaren aurka borrokatu zen.

Muga Berriaren promesen artean, eta agintaldian zehar gauzatutakoak, honakoak zeuden: Bakea gauzatzea, Aurrerapenarako Aliantza, Entsegu Nuklearren Debeku Partzialaren Akordioa eta Apolo Programa.

Muga Berriaren politika progresismoan oinarritu zen, herrialdeak isolazionismoa ekidin asmoz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]