Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Alderdi Demokrata Democratic Party | |
---|---|
![]() | |
Sorrera | 1828, ggb (modernoa) |
Egoitza nagusia | 430 South Capitol Street SE Washington DC 20003 |
Ideologia politikoa | Liberalismoa, progresismoa, Hirugarren Bidea |
Eserlekuak erakundeetan | AEBetako Senatuan 45 / 100 AEBetako Ordezk. Etxean 232 / 435 Estatuetako gobernadoreak 24 / 50 |
www.democrats.org |
Alderdi Demokrata (ingelesez Democratic Party) Estatu Batuetako bi alderdi nagusietako bat da. Gehiengoa dauka Estatu Batuetako Ordezkarien Etxean, baina ez Estatu Batuetako Senatuan.
Estatu Batuetako politikako ezker-eskuin sailkapenean, gaurko egunez Alderdi Demokrata Alderdi Errepublikanoaren ezkerraldean kokatu ohi da, gai ekonomikoen nahiz gizarte gaien aldetik.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdi Demokratak XIX. mende hasierako jeffersondar printzipioetan ditu bere sustraiak. 1828ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoa bi hautagai desberdinen artean banatu zen, gobernu motari buruzko ikuspegiak gogor bereizita: alde batetik, Henry Clay; bestetik, Andrew Jackson. Borroka latz horretan, bigarrenak irabazi zuen, egungo Alderdi Demokrataren aitzindari bat. 1834tik aurrera, Jacksonen jarraitzaileak "demokrata" hasi zitzaizkion deitzen beren alderdiari.
1874tik aurrera beren ikurra astoa da (a jackass, 'astapotroa', komiki satirikoetan aurkariek Jacksoni deitu zioten bezala). Alderdi Errepublikanoaren ikurra, aldiz, elefantea da. Alderdiaren kolore bereizgarri gisa urdina erabili ohi da (errepublikanoena, aldiz, gorria).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Alderdi Demokrataren webgunea (Ingelesez)