New weird

Wikipedia, Entziklopedia askea

New weird (literalki, arraro berria) 1990eko hamarkadan sortutako literatura generoa da. Batez ere 2001 eta 2005 artean argitaratutako hainbat nobela eta kontakizunetan garatu zen. M. John Harrisonek erabili zuen lehen aldiz "New weird" terminoa China Miévilleren The Tain eleberriaren sar hitzan, 2002an. Genero honetan idazten dutenak, batez ere, beldurrezko eleberrien eta fikzio espekulatiboen artean mugitzen dira, bi generoen arteko mugak nahastuz. Genero honetako idazle ezagunak K. J. Bishop, Steve Cockayne, Paul Di Filippo, M. John Harrison, Thomas Ligotti, Ian R. MacLeod, China Miéville, Alastair Reynolds, Justina Robson, Steph Swainston, eta Jeff VanderMeer daude[1].

Hainbat definizio eman zaizkio genero honi. Jeff VanderMeer eta Ann VanderMeerren arabera, generoak fantasia tradizionalean aurki daitezkeen leku eta ideia erromantikoak alboratu eta ingurune urbano batean kokatzen ditu istorioak, mundu errealeko ereduekin, zientzia-fikzioa eta fantasia uztartuz[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Women in science fiction and fantasy. Greenwood Press 2009 ISBN 0313054746. PMC 298460560. (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  2. The new weird. ISBN 9781892391551. PMC 154744171. (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]