Ngawang Lobsang Gyatso
Ngawang Lobsang Gyatso (tibeteraz: བློ་བཟང་རྒྱ་མཚོ་, wyliez Blo-bzang Rgya-mtsho, pinyin tibetarrez: Lobsang Gyaco; 1617-1682), bosgarren Dalai Lama izan zen, Handia bezala ezaguna, Tibeteko hiriburu den Lhasan Potala jauregia eraikitzen hasi zena.
Gelugpa eskola budistakoa, XVII. mendean, Tibeteko pertsona politiko garrantzitsu bat izan zen. Gerra zibil baten ondoren eta mongoliar buruzagi militar boteretsu bat zen Gushi Kanen laguntzarekin, Bosgarren Handiari, Tibeteko botere lurtarra eman zitzaion. Sortu zuen gobernuak, 1951 arte iraun zuen. Hasieran, Desi ovirre baten bidez gobernatu zuen, baina, hau hil ondoren, gobernuaren ardura berak hartu zuen, baina beti, beste Desi berri batzuen laguntzarekin.
Txinarekin harremanetan jartzea lortu zuen Shunzhi Enperadorearen bidez, Qing dinastiako bigarren enperadorea, 1652an Beijing bisitatu zuenean, bisita honi esker, dalai lamak, hurrengo Qing enperadoreen erregealdietan, apaiztzat hartuak izan zirelarik.
Dzogchen praktikatzaile handi bat izateagatik ere ezaguna da. Lukhangeko bere tenplu sekretuan, Potalako jauregiaren atzeko laku batean, Lhasako haranean, Rigpa Rangshar Dzogchen tantrari buruzko Longchenparen iruzkin bat irudiztatzen duten mural multzo bat dago.
Bere idazki izpiritualak, budismo tibetarreko lan onartuak dira. Horien artean, Lam Rim tradizioari buruzko tratatu nagusietako bat dago (argialdirako pixkanakako bidea), Manjushri Beraren Hitzak izenburuarekin. Tibeteko hiriburu den Lhasan gailentzen den Potala Jauregia eraiki zuena ere bada.
Bere heriotza, 15 urtez ezkutatu zen, beharbada bere lehen ministroa eta, ustez, Desi Sangay Gyatsoren semeak, Potalako Jauregia eraikitzen amaitu eta Tibeteko biztanleak, dalai lamen arteko oinordekotza garaiaz probestea eragozteko. Desi Sangay Gyatso, gainara, lamaordea izan zen, seigarren dalai lama izan zen Tsangyang Gyatso iritsi arte
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gainera, bosgarren dalai lama, Jonang tradizioa debekatu eta tradizio honetako ia monje guztiak Gelugpa ordenara bihurtzean sortu zuen tentsioagatik gogoratzen da. Debeku honek, kutsu politiko zein filosofikoa zuen.
Aurrekoa Yonten Gyatso |
Dalai Lama 1642-1682 |
Ondorengoa Tsangyang Gyatso |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ngawang Lobsang Gyatso ![]() |