Nicolas Bourbon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nicolas Bourbon
Nicolas Bourbon, by Hans Holbein.jpg
Bizitza
Jaiotza 1503
Herrialdea  Frantzia
Heriotza 1550 (46/47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak poeta
Mugimendua School of Lyona Itzuli

Nicolas Bourbon Zaharra (Vendeuvre-sur-Barse, 1503? - 1550?), "Zaharra" bezala ezagututa Nicolas Bourbon Gaztea (1574 – 1644) bere hilobaz bereizi egiteko, humanista eta latinez idazten zuen poeta frantsesa ospetsua izan zen. Inkisizioak bere atzetik ibili zen eta ihes egin behar izan zuen. Hans Holbein Gaztearen eta François Rabelaisen laguna izan zen. 1540 ingurutik aurrera Joana III.a Nafarroakoaren irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vendeuvren jaio zen, kainoiak forjatzeagatik herri ezaguna. Haren aita forja-maisua zen. Oso gazte latinez bertsoak egiten hasi zen. Familia ezagututa ez da arraroa jakitea bere lehenego poema bat De Ferraria izenburua izatea; poema horretan forjaren prozesu osoa azaltzen zuen. Irakasle bezala ospe handia izan zuen eta garrantzizko familia askoren etxeetan ibili zen lanbide horrekin, besteak beste, François de Tournon kardenalaren etxean. Baita ere Amiens, Langres eta Troyesen irakasle bezala aritu zen. 1529an Vandoperani, campani, epigrammata testu bilduma inprimarazi zuen; bilduman epigramak, kantuak, eta gutunak jaso zituen. Polemikoago hurrengo liburua izan zen, Nugae; bigarren horretan "In laudem Dei optimi maximi" poema argitaratu zuen non, Luterorekin bat egin gabe, Erreforma protestantearen aldeko jarrera erakusten zuen. Liburu berean ere Noël Bédaren aurkako iritziak eman zituen. Béda, Sorbonako sindikoa, antihumanista zen eta heretikoen aurkako militantea. Iritzi horiek zirela eta, Bourbon espetxeratua izan zen. 1535aren hasieran Frantzisko I.a Frantziakoak askatzeko agindua eman zuen. Nazkatuta, Ingalaterrara joan zen eta han Ana Bolenaren babesa izan zuen, hau ere erreformatzaile moderatua. Hans Holbein Gaztea margolaria ezagutu zuen orduan eta azken honek haren erretratu egin zuen.

1536an berriro ere Frantziara itzuli zen. Lyon joan zen bizitzera eta han intelektual asko ezagutu zuen: Étienne Dolet, Jean Visagier, Eustorg de Beaulieu, Gilbert Ducher, Symphorien Champier, Louise Labé eta François Rabelais, hau ere erlijio-intolerantziaren beste biktima.

1540 inguruan Margarita Angulemakoaren etxean sartu zen, Joana III.a Nafarroakoaren irakaslea izateko. Erreginaren zirkulu horretan berriro ere lagunak aurkitu zituen, tartean Clément Marot; Marotek bere Adolescence clémentine testuen artean "Borbonius, poète lyonnais"ek sinatutako epigrama bat jaso zuen.

Gaur egun Vendeuvre-sur-Barseko ikastetxe batek bere izena darama.[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1529: Vandoperani, campani, epigrammata
  • 1533: Nugae. Bagatelles[2]
  • 1538: Nugae liburuaren bigarren edizioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]