Night of the Creeps
Night of the Creeps | |
---|---|
Barry De Vorzonen filma | |
Egilea(k) | Barry De Vorzon |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Night of the Creeps |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zombie comedy (en) , zientzia-fikziozko filma, comedy horror (en) eta film komikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fred Dekker (en) |
Gidoigilea(k) | Fred Dekker (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles Gordon |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Barry De Vorzon |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak |
Argumentu nagusia | bizi estralurtarra, Ez hildakoa eta nerabea |
Night of the Creeps (euskaraz Nazkagarrien Gaua) 1986ko Fred Dekker estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako umore beltzezko zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. Jason Lively, Steve Marshall, Jill Whitlow eta Tom Atkins aktoreek antzeztu zuten.
Estreinatu zen unean ez zuen zinema aretoetan arrakasta gehiegirik izan, baina denboraren poderioz beldurrezko zinemaren generoko zaletuen artean kultuzko filma bilakatu da. B filmeen omenaldi argia da.
Bitxikeria gisa, Fred Dekkerrek zuzendutako lehenbiziko filma izan zen, eta pertsonaien abizenek beldurrezko zinemaren zuzendari ospetsuen abizenak nahitan ipiniak dauzkate, omenaldi gisa: Chris Romer (George A. Romero), Cynthia Cronenber (David Cronenberg), Ray Cameron (James Cameron), James Carpenter "J.C." Hooper (John Carpenter eta Tobe Hooper), Landis (John Landis), Raimi (Sam Raimi) eta Miner jauna (Steve Miner).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estralurtar parasito batzuk Lurrera iritsi berri dira, beren biktimen ahoetatik sartu eta haien garun eta gogoaz jabe eginez, benetazko zonbi bilakatzen dituzte. Honela, estralurtar parasito hauek izua zabalduko dute, baina nerabe batzuk honetaz ohartu eta haien aurka borrokatzen hasiko dira.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jason Lively: Chris Romero
- Jill Whitlow: Cynthia Cronenberg
- Tom Atkins: Ray Cameron
- Steve Marshall: James Carpenter "J.C." Hooper
- Wally Taylor: Landis
- Bruce Solomon: Raimi sarjentua
- Robert Kino: Miner jauna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1986ko filmak
- Jason Livelyk antzeztutako filmak
- Jill Whitlowek antzeztutako filmak
- Tom Atkinsek antzeztutako filmak
- Allan Kayserrek antzeztutako filmak
- David Paymerrek antzeztutako filmak
- David Oliverrek antzeztutako filmak
- John J. Yorkek antzeztutako filmak
- Dick Millerrek antzeztutako filmak
- Gregory Nicoterok antzeztutako filmak
- Jay Arlen Jonesek antzeztutako filmak
- Robert Kermanek antzeztutako filmak
- Shane Blackek antzeztutako filmak
- Charles Gordonek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zonbiei buruzko filmak
- Estralurtar inbasioei buruzko filmak
- Umorezko filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak
- 1950eko hamarkadan girotutako filmak
- Kultuzko filmak