Edukira joan

Nijō gaztelua

Koordenatuak: 35°00′51″N 135°44′51″E / 35.014166666667°N 135.7475°E / 35.014166666667; 135.7475
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nijō gaztelua
二条城
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaNakagyō-ku
Koordenatuak35°00′51″N 135°44′51″E / 35.014166666667°N 135.7475°E / 35.014166666667; 135.7475
Map
Historia eta erabilera
Taisei Hokan
Nijō Castle Meeting
JabeaGovernment of Kyoto City (en) Itzuli
KomisarioaTokugawa shogunerria
Arkitektura
EraikitzaileaNakai Masakiyo (en) Itzuli
Materiala(k)zurra
Azalera27,5 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia688-017
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Irekiera egunakegunero
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Nijō gaztelua (japonieraz: 二条城 Nijō-jō?) Japoniako gaztelu historikoa da, Kyoton dagoena. Aintzinako Kyotoko monumentu historikoen artean sartu zuen UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzerakoan.

Tokugawa shogunerriaren sortzaile izan zen Tokugawa Ieyasushogunak 1601ean Japonia mendebaldeko jauntxoei eskatu zien donazioak egin zitzatela Kyoton Nijō gaztelua eraikitzeko. 1626an bukatu ziren lanak. Tokugawatarrek Edo hiria zuten egoitza nagusi eta haren aberastasunaren lekuko izan zedin Kyoton zituzten lurretan gaztelu ederra eraikitzea izan zuten helburu, enperadoreak ikus zezan.

1750an Tenshu eraikina tximista batek jo eta erre egin zen. 1788an Kyotoren zati bat erre zuen suteak Nijōren barnealdea suntsitu zuenean eraikina hutsik geditu zen eta Kyotoko jauregi inperialaren menpe gelditu zen. 1893an printzearen egoitza bihurtu zen. 1939an Kyotoko udalari eman zitzaion eta honek publikoari ireki zion.

Solairu bakarreko egurrezko gaztelua da 275.000 m² oinarria duena, hauetatik 8.000 m² eraikinek estaltzen dute.

Bi harresi eraztun ditu eta hiru ate gaztelura sartzeko. Barneko eraztunak Honmaru jauregia eta lorategiak biltzen ditu. Oin karratuko harresiaz gain putzu bat ere badauka. eta eraztun bien artean Ninomaru jauregia, sukaldeak, gaurdien etea eta lorategiak daude.

Ninomaru jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ninomaru jauregia (japonieraz: 二の丸御殿 Ninomaru Gōten?) bost eraikinez osaturik dago, beren artean konektaturik daudenak. Barnea oso dekoratua dago, egur landua eta urrezko orriak dituena Tokugawatarren aberastasunaren erakusgarri. Margolanak Kanō eskolak egindakoak dira.

Eraikin hauetan bulegoak eta ganberak zeuden eta shogunek bisitariak eta jauntxoak hartzeko eraikina ere bertan dago.

Egurrezko tarimak uguisubari izena du eta oinez zapaltzerakoan txorien txioak diruditen soinuak ateratzen ditu. Sorpresazko erasoa ekiditeko asmaturiko teknika izan zen.

Honmaru jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honmaru jauregia (japonieraz: 本丸御殿 Honmaru Gōten?) 1.600 m²-ko azalera du lau zatitan banatuta: bizilekuak, harrera eta aisialdi gelak, sarrera eta azkenik sukaldeak. Eraikinak korridorez konektatuta daude.

Hainbat lorategik inguratzen dituzte. Hemen planoa:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]