Ninotchka Matute
Ninotchka Matute | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guatemalako Hiria, 1967ko urtarrilaren 26a (57 urte) |
Herrialdea | Guatemala |
Familia | |
Ama | Circe Rodríguez |
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea lizentzia : arkitektura Rafael Landívar Unibertsitatea lizentzia : arkitektura |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, hirigilea eta politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Movimiento Semilla |
Ana Silvia Ninotchka Matute Rodríguez (Guatemalako Hiria, Guatemala, 1967) arkitektoa, hirigilea eta politikari guatemalarra da.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guatemala Hirian hirian jaio eta zazpi urte zituela, bere familiarekin batera Txilera joan ziren bizitzera.[1] Txileko Unibertsitatean arkitekturan lizentziatu zen, hirigintzan hain zuzen ere. 1992an Guatemalara itzuli zen, eta han Rafael Landívar Unibertsitatean arkitekturan lizentziatu zen berriro ere.[1][2]
2008an Fundación Crecer sortu zuen, baliabide naturalen kudeaketa egokia eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen erakundea.[2][4]
Esatari gisa ere aritu da eta emakumeen eta ingurumenaren zaintzarekin lotutako irratsaioak gidatu ditu.[2] Guatemalako hirigintzaz aritzen den blog batean ere idazten du.[2]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hautagaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Movimiento Semilla alderdiaren kidea da.[1] 2023ko otsailean, hiru alderdik (Movimiento Semilla, Movimiento Político Winaq eta Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca) osatzen duten FoppaX laCiudad izeneko zerrendaren bidez Guatemala Hiriko Udaleko bigarren zinegotzi izateko hautatua izan zen. Udal zerrendan inskribatua izan bazen ere, Hauteskunde Auzitegi Gorenak ez zuen zerrendaburua inskribatu, Juan Francisco Solórzano Foppa.[3]
Alkate izateko hautagaitza hutsik geratzean zerrendako bigarrenak Verónica Molina Lee, lehenengo zinegotzi izateko aukerari uko egin zion 2023ko apirilean. Beraz, Matute litzateke FoppaXlaCiudad zerrendaren alkategaia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Carmen Valle. (18 de abril de 2023). Quién es Ninotchka Matute, la segunda mujer aspirante a la alcaldía capitalina. Ojo con mi pisto.
- ↑ a b c d e Paolina Albani. (18 de abril de 2023). Coalición de izquierda llevará a una arquitecta a la alcaldía capitalina. Ruda.
- ↑ a b Engelberth Blanco. (17 de abril de 2023). Coalición Semilla-Winaq-URNG sustituye a Foppa por la urbanista Ninochka Matute. La Hora.
- ↑ Mónica Gálvez. (24 de enero de 2020). Fundación Crecer: ayudando a transformar la ciudad de Guatemala a un enfoque sostenible. Futuro Verde.
- ↑ Viviana Mutz. (17 de abril de 2023). Ninotchka Matute sustituye a Juan Francisco Solórzano Foppa para alcaldía de Guatemala en coalición Semilla-URNG-Winaq. República GT.