Noa Fontanals

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noa Fontanals
Bizitza
JaiotzaKatalunia2003ko maiatzaren 16a (20 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm5857752 Edit the value on Wikidata

Noa Fontanals Fourgnaud (Katalunia, 2003ko maiatzaren 16a) aktore katalana da, Telecinco telebista kateak igorritako Sé quién eres telesailean Julieta Elías pertsonaia nagusiaren rola jokatzeagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalunian 2003. urtean jaioa, Noa Fontanals aktorea hamaika urterekin hasi zen interpretazio munduan lanean, Belén Macías zuzendari eta gidoilariak zuzendutako Marsella filmean Claire izeneko pertsonaiaren papera antzezten. María León, Goya Toledo, Eduard Fernández eta Àlex Monner aktoreek hartu zuten parte, batik bat, pelikulan. Hilabete batzuen buruan, TV3 telebista kateko Cites telesaileko atal batzuetan azaldu zen, eta ondoren Sé quién eres telesailean sartu. Gaur egun nazioartean ezagunak diren zenbait film eta telesailetan lan egiten jarraitzen du.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria Oharrak
2014 Marsella Claire Belén Macías Protagonista
2017 No sé decir adiós Irene Lino Escalera Protagonista

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Katea Oharrak Atalak
20152016 Cites Noa TV3 Kolaborazio berezia 6 atal
2017 Sé quién eres Julieta Elías Castro Telecinco Protagonista 16 atal