Noemi Amaya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noemi Amaya
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea

Noemi Amaya Garcia (Otxarkoaga, Bilbo, 1988) Amuge Euskadiko emakume ijitoen elkarteko kidea da eta gizarte integrazioan lan egiten du eskola-porrotari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren programaren barruan [1][2]

Familia ijito euskaldun batean jaio zen Noemi. Aititak (euskalduna zen bera) indar handia egin zuen Noemik D ereduan euskaraz ikas zezan, eta Noemik Txurdinagako Eskolan eta Gabriel Aresti institutuan ikasi zuen 18 urte bete arte. Bizkaiko lehen ijitoa izan zen unibertsitatera heltzen. Bi urte geroago unibertsitatea utzi zuen, baina lanbide heziketan gizarte integrazioa ikasi du gero. Aldi berean, beste gazte ijitoen bidelagun ere bada. Eskola porrotari aurre egiteko programaren barruan ari da ikastetxeetan Noemi.[1] 2021an Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen ijitoen arrakastarako programan hasi zen lankidetzan eskolak bisitatzen ume ijitoentzako erreferente moduan.[2]

Amuge eta Romi Berriak elkarteek antolatutako biltzar batean parte hartu zuen Bilbon 2022an, gaia emakume ijitoek jasaten duten diskriminazioa izan zen. Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko dozenaka emakumek hartu zuten parte biltzarrean. Amugeko kidea den Noemik esan bezala “genero antigitanizmo” kontzeptuaren bueltan aritu ziren eztabaidatzen, “intersekzionalitatea” ekarri zuten mahai gainera.[3]

Bestalde bi urteko lanari esker, Euskadiko emakume ijitoen historia kontatzen duen liburua plazaratu zuen 2020an Amugek. Noemiren amama da bertan agertzen den emakumeetako bat, 50eko hamarkadan Otxarkoagara bizitzera joandako hainbeste familietako bateko kidea. Hiru belaunaldiren bizitzak erakusten ditu kontakizunak. Noemiren amamak, 7 seme alaba izan zituen, ez zuen ikasketarik. Noemik urte zituen orduan, eta ez zuen ezkontzeko batere intentziorik eta garbi zuen ikasketak amaituko zituela. Ahalduntzearen garrantzia eta jabetze eskola ematen ari zen emaitza txalotzen zituen. Aldi berean, ijitoen artean elikadura zaintzeko programa bat martxan jarri zuten.[1][4]

« Aitonak hainbat lekutan baiatu zuten, eta ez daki zehazki non jaio zen. Horrek barre eragiten dit... eta errespetua. Nire bizitza oso bestelakoa izaten ari da nire arbasoena ez bezalakoa: batetik bestera bidaiatzen zuten txatarraren salmenta ibiltariko gurdiarekin, salerosketa egitera, azoka txikira... Txikitatik eskolatuta, Bilbon, D ereduan, euskaraz hitz egiten dut normaltasunez eta erromatar erdizka. Aitak etorkizun ona eman nahi zigun seme-alaboi; amak ere bai, irakurtzen eta idazten inoiz ikasi ez zuena eta hemezortzi urte zituela sortu ninduena. Irakasleekin izandako arazoengatik ikasketak utzi zituzten neskak ezagutzen ditut. Behin irakasle bati entzun nion, ea neska ijitoei zertarako irakatsi behar zitzaien, hamalau urterekin eskola ezkontzeko utzi beharko zuten-eta. Min eman zidan esaldi hark. Baina nik klaseetan izan dudan esperientzia bikaina izan da. »

Noemi Amaya[5]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Noemi Amaya eta Cinthya Claverie, Euskadiko emakume ijitoen Amuge elkarteaz -- Amarauna irratsaioa -- Amuge Emakume ijitoak» EITB (Euskadi Irratia, EITB) 2020-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  2. a b Enbeita, Onintza. (2019). «Noemi Amaya: 'Aitonak txikitatik esaten zidan, gu ijitoak eta euskaldunak gara' -- 48 Ordu Otxarkoagan» EITB (ETB1) (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  3. «Noemi Amaya Garcia, Amuge: ‘Genero antigitanismoa intersekzionala da, sistemaren zapalkuntza anitzen arabera aldatzen doa’» hamaika telebista 2022-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  4. (Gaztelaniaz) «"La derecha no quiere que las mujeres tengamos voz"» EITB 2021-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  5. (Gaztelaniaz) Álvarez, Itsaso. (2007-04-05). «Los gitanos todavía aguantamos que nos sigan en las tiendas. Con motivo del día mundial de su pueblo, Noemi Amaya y Rail ]iménez hablan de su lucha por romper moldes sin renunciar a sus tradiciones.» El Correo (El Correo): 52-53..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]